Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Konstituzioaren 161. artikuluko aurkarapenak

Descargar PDF
Inprimatu
 

 

Autonomia-erkidegoen edozein organok emandako lege-indarrik gabeko arau-xedapenak eta ebazpenak aurkaratu ahal izango ditu Gobernuak Konstituzio Auzitegiaren aurrean, argitaratzen diren egunaren ondorengo bi hilabeteen barruan edo, argitaratu ezean, Gobernuak haien berri jakiten duenetik aurrerako bi hilabeteen barruan.

Eskumen-gatazka positiboentzat aurreikusitako prozeduraz bideratuko da aurkarapena, zeinak, Konstituzio Auzitegiak komunikatuta, aurkaraturiko xedapena edo ebazpena geldieran uztea baitakar. Auzitegiak, non eta epaia lehenago eman ez duen, erabakitako geldiera berrestea edo kentzea ebatzi beharko du, gehienera ere bost hilabeteren epean.