Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Nazioarteko tratatuen konstituzionaltasunari buruzko deklarazioa


 
Descargar PDF
Inprimatu
 
 

Konstituzioaren eta nazioarteko tratatu baten xedapenen artean kontraesanik dagoen edo ez erabakitzeko errekerimendua egin ahal izango diote Gobernuak edo bi Ganberetako edozeinek Konstituzio Auzitegiari, tratatuaren testua behin betiko finkaturik baina Estatuaren adostasunik jaso gabe dagoen bitartean.

Errekerimendua jaso eta gero, eskatzailea eta gainerako organo legitimatuak epatuko ditu Konstituzio Auzitegiak, gaiaren inguruan duten iritzi funtsatua adieraz dezaten hilabeteren epean.

Aurreko izapidea amaituta, Auzitegiak bere deklarazioa emango du, loteslea izango baita.

Konstituzio Auzitegiak, edozein unetan, beharrezko jotzen dituen argitasun, informazio osagarri edo zehaztapen guztiak eskatu ahal izango dizkie organo legitimatuei edo beste pertsona fisiko edo juridiko batzuei edo Estatuaren edo autonomia-erkidegoen beste organo batzuei.