Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Euskal Autonomia Erkidegoko zerga arloko foru-arauen aurkako errekurtsoak eta arazoak


 
Descargar PDF
Inprimatu
 
 

Otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoak aldatu ondoren Konstituzio Auzitegiaren eta Botere Judizialaren lege organikoa, Konstituzio Auzitegiari egokitu zaio errekurtsoez eta organo jurisdikzionalek aurkez ditzaketen arazo prejudizialez arduratzea, arau hauek direla eta: bakoitzak bere zerga-araubidea mantendu, ezarri eta arautzeko eskumenak egikarituta, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurraldeek zerga arloan emandako foru-arauak.

Errekurtso eta arazo horiei dagokienez, jartzea eta jartzearen ondorioak, legitimazioa, izapidetzea eta epaia arautzera etorriko da Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoak konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso eta auzietarako xedatu duena. Alderdi demandatuaren alegazio-izapidea dagozkion batzar nagusi eta foru-diputazioekin egingo da.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurari dagokio prozesu konstituzional horietaz arduratzea, hargatik eragotzi gabe salaren baten esku uzteko aukera.