Otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoak Konstituzio Auzitegiaren eta Botere Judizialaren lege organikoak aldatu, eta prozesu konstituzional bat sortu zuen, xede honekin: Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoen foru-autonomia defendatzeko gatazkak planteatzea Estatuaren lege-mailako arauen aurka.
Zilegituta daude gatazka horiek aurkeztera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-aldundiak eta batzar nagusiak.
Hau izango da gatazka horiek izapidetu eta ebazteko prozedura: Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoak ezarri duena autonomia-erkidego batek Estatuaren edo beste autonomia-erkidego baten aurka sustatutako eskumen-gatazka positiboetarako.