Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Konstituzio Auzitegiaren eskumenak

Descargar PDF
Inprimatu
 

 

Konstituzio Auzitegia, Konstituzioaren interpretatzaile gorena den aldetik, independentea da beste konstituzio-organoetatik, eta ez dago menderaturik Konstituzioari eta bere lege organikoari baino. Bakarra da bere ordenan, eta nazio-lurralde osoan du jurisdikzioa.

Konstituzio Auzitegiaren ardura izango dira, besteak beste:

  • a) Del recurso y de la cuestión de inconstitucionalidad contra leyes, disposiciones normativas o actos con fuerza de ley del Estado y de las Comunidades Autónomas;
  • b) Konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko errekurtsoa, autonomia-estatutuen proiektuen eta autonomia-estatutuak erreformatzeko proposamenen aurkakoa;
  • c) Errekurtsoa eta arazoa, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurraldeetako zerga arloko foru-arauen aurkakoa;
  • d) Babes-errekurtsoa, Konstituzioaren 14. artikulutik 30.era bitartekoetan zerrendaturiko oinarrizko eskubideak urratzeagatik jarritakoa;
  • e) Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean edo autonomia-erkidegoen artean sorturiko konstituzio-arloko eskumen-gatazkak;
  • f) Estatuaren konstituzio-organoen arteko gatazkak;
  • g) Toki-autonomiaren defentsako gatazkak;
  • h) Foru-autonomiaren defentsako gatazkak;
  • i) Nazioarteko tratatuen konstituzionaltasunari buruzko deklarazioa;
  • j) Autonomia-erkidegoetako organoen xedapen eta ebazpenen aurkaratze Konstituzioaren 161.2 artikuluak aurreikusiak;
  • k) Konstituzio Auzitegiko magistratuen izendapenak aztertzea, Konstituzioan eta lege honetan eskatutako betekizunak betetzen dituzten epaitzeko;
  • l) Konstituzioak eta lege organikoek esleitzen dizkioten gainerako gaiak.

Konstituzio Auzitegiak erregelamenduak eman ahal izango ditu bere funtzionamendu eta antolamenduaz, eta orobat bere pertsonalaren eta zerbitzuen araubideaz. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.