Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Konstituzio Auzitegiaren antolamendua

Descargar PDF
Inprimatu
 

 

Konstituzio Auzitegiaren antolamendu-egitura izaera dualekoa da, eta hauek bereizi daitezke bertan: eginkizun jurisdikzionalerako antolamendu-egitura eta gobernu- eta administrazio-eginkizunetarako antolamendu-egitura.

Antolamendu-egitura jurisdikzionala osatzen duten organoak dira, hain zuzen ere, Auzitegiak darabiltzanak bere eginkizun jurisdikzionalean aritzeko prozesu konstituzionalen bitartez: Osoko Bilkura, salak eta atalak. Organo horiez gain, egitura horren barruan sar daitezke Auzitegiari bere eginkizun jurisdikzionalean laguntza emateko organo dei daitezkeenak; izan ere, eginkizun horren zerbitzuko eginkizunak esleitu baitzaizkie, besteak beste. Halakoak dira, adibidez, Idazkaritza Nagusia, justizia-idazkaritzak, Erregistro Orokorra eta Artxibo Orokorra.

Gobernu- eta administrazio-eginkizunak dituzten auzitegi-organoek osatzen dute gobernuko antolamendu-egitura: Osoko Bilkura, lehendakaria, lehendakariordea, Gobernu Batzarra, idazkari nagusia eta, hala badagokio, haren delegazioz, idazkari nagusiaren ondokoa Administrazio-egituraren barruan sartzen dira, baita ere, zerbitzuak eta unitateak, Idazkaritza Nagusiaren mende baitaude.