Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Atalen eginkizunak

Osoko Bilkurak eta salek atalak eratuko dituzte jarduera arrunterako eta konstituzio-prozesuak onartzeari edo ez onartzeari buruzko erabakia hartzeko edo, hala badagokio, hartarako proposamena egiteko. Atal bakoitzak bere lehendakaria edo haren ordezkoa eta bi magistratu izango ditu. Orobat egokitu dakieke atalei dagokion salak haien esku uzten dituen babes-auziez arduratzea eta haiei buruzko ebazpena ematea.

Atalen erabakietarako, bi kide beharko dira, baina, desadostasunik izanez gero, hiru kideek elkartu beharko dute.