Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Gobernu Batzarraren eginkizunak

Gobernu Batzarrak kide hauek ditu: lehendakaria, lehendakariordea, bi magistratu eta idazkari nagusia, idazkari baitihardu eta bileretara joaten baita, hitzarekin baina botorik gabe.

Gobernu Batzarrak eskumen hauek ditu:

  • a) Oinarriak onartzea lehiaketei eta izendapen askeko postuetarako deialdiei, langileak, direla funtzionario direla lan-kontratudun, Auzitegiaren zerbitzura sar daitezen, salbu eta Letraduen Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketen deialdien oinarriak;
  • b) Osaera zehaztea aurreko letran aipatzen diren lehiaketen ebazpena proposatuko duten balorazio-batzordeei;
  • c) Lehendakariak hala xedatzen duenean, informazioa jasotzea Auzitegiaren aurrekontu-betetzearen egoerari buruz;
  • d) Baimendu baino lehen ezagutzea Osoko Bilkurak zehaztutako muntatik gorako zenbatekoa duten gastu-espedienteak;
  • e) Beste edozein eginkizun, Auzitegiko Antolamenduaren eta Langileen Erregelamenduak edo, lehendakariak proposatuta, Osoko Bilkurak esleitzen badio.

Gobernu Batzarrak eztabaidatutako gaiak eta hartutako erabakiak magistratu guztiei komunikatu behar zaizkie.