Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Osoko Bilkuraren eginkizunak

Auzitegiko magistratu guztiek osatzen dute Osoko Bilkura. Auzitegiko lehendakaria da Osoko Bilkuraren buru; hura egon ezean, lehendakariordea; biak falta badira, karguan denbora gehien daraman magistratua, eta, antzinatasun berekoen artean, adin handienekoa.

Auzitegiaren Osoko Bilkuraren ardura izango dira gai hauek, besteak beste:

  • a) Nazioarteko tratatuen konstituzionaltasuna edo konstituzio-kontrakotasuna;
  • b) Legeen eta lege-balioko gainerako xedapenen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak, doktrina aplikatze hutsekoak salbu, horien ardura salei esleitu ahal izango zaie-eta;
  • c) Beretzat erreserbatzen dituen konstituzio-kontrakotasuneko arazoak;
  • d) Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurralde historikoen zerga arloko foru-arauen aurkako errekurtsoak eta arazoak;
  • e) Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean edo autonomia-erkidegoen artean sorturiko konstituzio-arloko eskumen-gatazkak;
  • f) Autonomia-erkidegoen edozein organok emandako lege-indarrik gabeko xedapenen eta ebazpenen aurkako inpugnazioak, Konstituzioaren 161.2 artikuluan aurreikusiak;
  • g) Toki-autonomiaren defentsako gatazkak;
  • h) Foru-autonomiaren defentsako gatazkak;
  • i) Estatuaren konstituzio-organoen arteko gatazkak;
  • j) Konstituzio Auzitegiaren jurisdikzioaren defentsako deuseztapenak;
  • k) Konstituzio Auzitegiko magistratu izendatzeko betekizunak betetzen diren egiaztatzea;
  • l) Auzitegiko lehendakaria eta lehendakariordea aukeratzea;
  • m) Sala bakoitza osatzeko magistratuen izendapena;
  • n) Konstituzio Auzitegiko magistratuen errekusazioa;
  • o) Konstituzio Auzitegiko magistratuen kargu-uzteak haren lege organikoaren 23. artikuluan aurreikusitako kasuetan;
  • p) Auzitegiaren erregelamenduak onestea eta aldatzea;
  • q) Auzitegiaren eskumeneko beste edozein auzi, lehendakariak edo hiru magistratuk proposaturik Osoko Bilkurak beretzat hartu badu, eta orobat lege organiko batek espresuki esleituriko gainerako auziak.

Auzitegiaren Osoko Bilkurak erabakiak hartu ahal izateko, bertan egon beharko dute, gutxienez, une horretan Osoko Bilkura osatzen duten kideen bi herenek.