Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Gobernuko Osoko Bilkura

Magistratu guztiek osatzen dute Gobernuko Osoko Bilkura, zeinak lehendakaria baitu buru. Lehendakariak hala xedatuz gero, idazkari nagusia ere egon daiteke saioetan, hitzarekin baina botorik gabe, eta Osoko Bilkuraren idazkariaren eginkizunak bete. Gainerako kasuetan, idazkari ariko da Osoko Bilkurak Berak saio bakoitzerako izendatzen duen magistratua.

Gobernuko Osoko Bilkurari dagozkio, besteak beste, gobernu- eta administrazio-eginkizun hauek:

  • a) Langileen plantilla ezartzea eta Gorte Nagusiei proposatzea haren aldaketa egitea Aurrekontu Legearen bitartez;
  • b) Konstituzio Auzitegiko lanpostu-zerrenda onartzea;
  • c) Langileen lanaldia eta lan-ordutegia onartzea;
  • d) Idazkari nagusia aukeratu eta kargutik kentzea, eta, hala badagokio, idazkari nagusiaren ondokoa ere;
  • e) Letraduen kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketen deialdirako oinarriak onartzea;
  • f) Aldi baterako adskripzioarekin letradu gisa Auzitegira sartu behar direnak izendatzea;
  • g) Erregelamenduz ezarritako kasuetan letraduak kargutik bereiztea edo kentzea erabakitzea;
  • h) Auzitegiaren aurrekontu-proiektua onartzea Estatuaren aurrekontu orokorretan sar dadin, eta aurrekontu horri komeni zaizkion aldaketak onartu edo proposatzea, zer egokitzen den, baldin eta, aplikatzeko legeriaren arabera, Auzitegiaren lehendakariari ez badagozkio;
  • i) Aurrekontua betetzeko jarraibideak ezartzea; orobat, muga batzuk finkatzea, zeinaren gainetik gastu-baimenak aldez aurretik jakinarazi behar zaizkion Osoko Bilkurari edo, hala badagokio, Gobernu Batzarrari;
  • j) Aurrekontua betetzeko jarraibideak konplitzen diren ikuskatzea eta aurrekontuaren likidazioaren berri jasotzea, idazkari nagusiak formulatuko baitu;
  • k) Erabakia hartzea magistratuei eragiten dieten gaietan, baldin eta lehendakariaren esku utzi ez badira;
  • l) Auzitegiaren zerbitzuko kontu-hartzailea izendatzea, haren kargu-uztea libreki erabakitzea eta, lehendakariak proposatuta, desadostasunak ebaztea, idazkari nagusiaren eta kontu-hartzailearen artean halakorik sortzen bada;
  • m) Antolamenduaren eta Langileen Erregelamenduak eta Auzitegiak hartutako gainerako erregelamendu-arauek Osoko Bilkurari emandako beste guztiak.

Bilerara etorritako magistratuen gehiengoz hartzen dira Gobernuko Osoko Bilkuraren erabakiak, non eta Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoak edo Auzitegiko Antolamenduaren eta Langileen Erregelamenduak gehiengo kualifikaturik eskatzen ez duen. Berdinketa gertatuz gero, lehendakariaren botoak erabakiko du.