Justizia-idazkariak, Justizia Administrazioko letraduen kidegotik baitatoz, karrerako funtzionarioak dira, Konstituzio Auzitegira adskribatuak, eta beren esku dituzte, auzitegi horren eskudantzia jurisdikzionalak direla eta, fede publiko judiziala eta epaitegien eta auzitegien legeria organikoak eta prozesalak idazkariei ematen dizkien gainerako eginkizunak. Konstituzio Auzitegira adskribatua izateko, Auzitegi Gorenean plaza betetzeko behar diren eskakizunak bete beharko dira. Osoko Bilkurarekiko, salekiko eta haien lehendakariekiko mendetasun funtzionalaren kalterik gabe, Justizia-idazkariak idazkari nagusiaren mende daude zuzenean, administrazio-ondorioetarako.