Konstituzio Auzitegiak bere eskumen eta jardueren egikaritzan bildu, sortu edo gordetako dokumentazio guztia Konstituzio Auzitegiko Artxiboaren parte da eta haren dokumentu-ondarea osatzen du. Artxibo horren antolamendua eta funtzionamendua horretarako ezarritako arauen bidez arautzen dira. Konstituzio Auzitegiko Artxibo Orokorrean integratzea galarazi gabe, jarduketa jurisdikzionalei buruzko dokumentazioa artxibatuko da justizia-idazkariei beren eginkizunen egikaritzan dagozkien argibideen arabera.