Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Lehendakaria

Jefe del Gabinete de la Presidencia

Lehendakaritzaren gobernu-eginkizunak

Lehendakaria

Auzitegiko lehendakariari dagozkio, besteak beste, gobernu- eta administrazio-eginkizun hauek:

  • a) Osoko Bilkuraren eta Gobernu Batzarraren bileretarako deia egitea eta gai-zerrenda finkatzea, haien eztabaidak zuzentzea eta hartzen dituzten erabakiak betearaztea;
  • b) Oposizio-lehiaketarako deia egitea Konstituzio Auzitegiko letraduen kidegoko postuak betetzeko;
  • c) Gerente-postua betetzeko deialdi publikoa erabakitzea, postu horretarako proposatua izendatzea eta, Osoko Bilkuraren akordioaren ondoren, gerentea kargutik kentzea eta jatorrizko administraziora itzularaztea;
  • d) Izendapen askeko prozeduraren bitartez bete behar diren gainerako postuak betetzeko deialdi publikoa erabakitzea, proposatuak izendatzea, eta, Gobernu Batzarraren akordioaren ondoren, prozedura horren bitartez izendatuak kargutik kentzea eta haien jatorrizko administraziora itzularazte;
  • e) Letraduak izendatzea, hala epaimahai kalifikatzailearen proposamenez kidego horretan sartu behar direnak, nola Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkuraren proposamenez aldi baterako adskripzioko araubidearen bitartez sartu behar direnak;
  • f) Osoko Bilkurak hautatu ondoren, idazkari nagusia izendatzea, eta, hala badagokio, idazkari nagusiaren ondokoa ere;
  • g) Auzitegiaren zerbitzuko kontu-hartzailea izendatzea eta haren kargu-uztea xedatzea, Osoko Bilkuraren erabakiekin bat etorrita betiere;
  • h) Deialdia egitea funtzionario-plazak eta lan-kontratudunenak betetzeko lehiaketetarako, eta zerbitzu-eginkizunak eman daitezela eskatzea karrerako funtzionarioen plazak betetzeko, hala dagokionean;
  • i) Adskribatutako funtzionarioak eta behin-behineko langileak izendatzea, haien kargu-uztea xedatzea eta lan-araubideko langileen kontratazioa baimentze;
  • j) Auzitegiko kideei bateragarritasuna baimentzea Auzitegiaren zerbitzuaz besteko jardueretan ari daitezen;
  • k) Diziplina-ahala sustatzea eta, hala badagokio, baliatzea;
  • l) Kontratazio-organoaren eginkizunak betetzea, idazkari nagusiaren esku utz baditzake ere;
  • m) Agintaritza gorena Auzitegiko egoitzan zerbitzua ematen duten Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoen gainean;
  • n) Dagokiona xedatzea edozein pertsona Auzitegiaren egoitzan sartzeari eta bertan egoteari buruz;
  • o) Beharrezko diren jarraibideak eta aginduak ematea Auzitegiko segurtasun-zerbitzuaren funtzionamendurako;
  • p) Beharrezko diren jarraibideak eta aginduak ematea Auzitegiko ibilgailu-parkearen funtzionamendurako, hargatik eragotzi gabe gidarien mendekotasuna, ibilgailua zerbitzurako utzi zaion agintariarekikoa eta Estatuko Ibilgailu Parkearekikoa.

Lehendakari-kargua hutsik geratzen bada, edo lehendakaria kanpoan edo gaixorik bada, lehendakariordeak ordezkatuko du lehendakaria, eta lehendakariordeari ere aurrekoetakoren bat gertatuz gero, antzinatasun handiena duen magistratuak, eta antzinatasun berdina gertatuz gero, zaharrenak.

Lehendakaritzaren Kabinetea

Lehendakaritzak kabinete baten laguntza izango du. Lehendakariak libreki izendatuko du kabineteburua. Lehendakaritzaren Kabineteko buruari zeregin hauek dagozk:

  • a) Lehendakariaren idazkaritza partikularra zuzentzea;
  • b) Lehendakaritzaren artxiboak antolatu eta zaintzea, hargatik eragotzi gabe erregelamenduak Artxibo Orokorrari buruz xedatu duena;
  • c) Auzitegiko kideen erabilerarako interesgarritzat jotzen den informazio orokorra bildu eta prozesatzea;
  • d) Auzitegiak komunikabideekin dituen harremanez arduratzea, dagokiona prestatzea Auzitegiaren eginkizun eta egintzei buruzko informazioa eskatzen denean eta eguneratuta edukitzea Auzitegiaren atari instituzionala;
  • e) Jarraibide egokiak ematea protokoloaren inguruan eta antolamenduaz arduratzea Auzitegiaren egoitzan egiten diren ekitaldi eta bisita instituzionaleta;
  • f) Lehendakariak agindutako beste edozein eginkizun espezifik.