Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Salen eginkizunak

Konstituzio Auzitegiak bi sala ditu, zeinetako bakoitza Osoko Bilkurak izendatutako sei magistratuk osatzen duten. Auzitegiko lehendakaria izango da Lehenengo Salako lehendakari ere; hura egon ezean, antzinatasun handieneko magistratua izango da Lehenengo Salako buru, eta, antzinatasun berekoen artean, adin handienekoa. Auzitegiko lehendakariordea izango da Bigarren Salako buru; hura egon ezean, antzinatasun handieneko magistratua, eta, antzinatasun berekoen artean, adin handienekoa.

Auzitegiko salen ardura izango dira gai hauek:

 

  • a) Konstituzio-arloko justiziari esleituak zaizkion eta Osoko Bilkuraren eskumeneko ez diren auziak;
  • b) Babes-errekurtsoa, Konstituzioaren 14. artikulutik 30.era bitartekoetan zerrendaturiko oinarrizko eskubideak urratzeagatikoa;
  • c) Auzitegiaren Osoko Bilkurak uzten dizkien Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak eta arazoak, zerga arloko euskal foru-arauen aurkako errekurtsoak eta arazoak, Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean edo autonomia-erkidegoen artean sorturiko konstituzio-arloko eskumen-gatazkak, autonomia-erkidegoen organoek emandako xedapenen eta ebazpenen aurkako inpugnazioak, Konstituzioaren 161.2 artikuluan aurreikusiak, eta toki- edo foru-autonomiaren defentsako gatazkak;
  • d) Hasiera batean atalei esleituriko auziak, duten garrantziagatik salak berak ebatzi beharrekoak direla irizten badiote.

 

Auzitegiko salen artean auziak banatzeko, txanda bat ezarriko du Osoko Bilkurak, lehendakariaren proposamenez.

Salen erabakietarako, une horretan sala osatzen duten kideen bi herenek elkartu beharko dute.