Auzitegiko Osoko Bilkurak letraduen artetik aukera dezake idazkari nagusiaren ondoko bat, lehendakariak izendatuko duena.
Idazkari nagusiaren ondokoari dagozkio, besteak beste, gobernu- eta administrazio-eginkizun hauek:
- a) Idazkari nagusia ordezkatzea, baldin eta kargua hutsik geratzen bada, edo idazkari nagusia kanpoan edo gaixorik bada. Hori ezinezkoa bada, lehendakariak letradu bat izendatuko du ordezko;
- b) Idazkaritza Nagusiaren eskumen hauek baliatzea, idazkari nagusiak ordezkatuta:
- 1) Auzitegiko zerbitzuen zuzendaritza eta koordinazioa, hargatik eragotzi gabe zerbitzu eta unitate bakoitzaren burutza dutenen zuzeneko erantzukizuna;
- 2) Konstituzio Auzitegiaren zerbitzuko langileen burutza gorena, salbu eta letraduen burutzaz zerikusia duen guztia eta diziplina-araubideari buruzkoak;
- 3) Oinarrien proposamena egitea lehiaketei eta izendapen libreko postuetarako deialdiei, langileak, direla funtzionario direla lan-kontratudun, Auzitegiaren zerbitzura sar daitezen, eta izendapen-proposamena egitea izendapen askeko prozeduretan;
- 4) Auzitegiko izaera pertsonaleko fitxategi automatizatuen alorrean idazkari nagusiari esleitu zaizkion eskumenak;
- 5) Auzitegiaren aurrekontuko gastu-kredituen administrazioa; gastuaren onarpena; ordainketen ordenazioa eta aurrekontuaren likidazioa.
- c) Laguntzarako edo txostengintzarako beste edozein eginkizun, lehendakariak, idazkari nagusiak eta, hala badagokio, Osoko Bilkurak agindua.