Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Idazkari nagusia

Konstituzio Auzitegiak idazkari nagusi bat du, Osoko Bilkurak hautatua eta lehendakariak izendatua Auzitegiaren zerbitzuko letraduen artetik; hain zuzen ere, gutxienez hiru urteko antzinatasuna dutenen artetik. Izendapena hiru urterako izango da.

Idazkari nagusiari dagozkio, besteak beste, gobernu- eta administrazio-eginkizun haue:

  • a) Lehendakariak hala xedatzen duenean, Gobernuko Osoko Bilkuraren saioetan egotea, hitzarekin baina botorik gabe, idazkari-eginkizunak beteta;
  • b) Gobernuko Osoko Bilkuraren aktak zaintzea eta dagozkion ziurtagiriak luzatzea;
  • c) Lehendakariak eskuordetzen dizkion kontratazio-organoaren eginkizunak;
  • d) Gobernu Batzarraren bileretan egotea idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe;
  • e) Auzitegiko zerbitzuen zuzendaritza eta koordinazioa, hargatik eragotzi gabe zerbitzu eta unitate bakoitzaren burutza dutenen zuzeneko erantzukizuna;
  • f) Auzitegiaren zerbitzuko langileen burutza gorena eta diziplina-araubidea, Osoko Bilkurari edo lehendakariari esleitu ez zaizkien eskumenak egikarituta;
  • g) Oinarriak proposatzea lehiaketei eta izendapen askeko postuetarako deialdiei, langileak, direla funtzionario direla lan-kontratudun, Auzitegiaren zerbitzura sar daitezen;
  • h) Ebazpena ematea irakaskuntza- edo ikerketa-eginkizunetan aritzeko baimen-eskaerei, eginkizun horiek hamar egun baino gehiago luzatuko ez direnean;
  • i) Auzitegiaren gastu-aurrekontuko kredituen administrazioa;
  • j) Gastuaren onarpena;
  • k) Ordainketen ordenazio;
  • 1) Auzitegiaren doktrina konstituzionala biltzea, sailkatzea eta argitaratzeabunal.