Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Gardentasunari buruzko arauak

Descargar PDF
Inprimatu
 

 

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak xedetzat ditu jarduera publikoaren gardentasuna zabaldu eta indartzea, jarduera horri buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea arautu eta bermatzea, eta arduradun publikoek bete beharreko gobernu onaren betebeharrak ezartzea.

Lege hori administrazio publiko guztiei eta Estatuko sektore publiko guztiari aplikatzen zaie, bai eta beste erakunde batzuei ere, hala nola Errege Etxeari, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, Konstituzio Auzitegiari, Diputatuen Kongresuari, Senatuari, Espainiako Bankuari, Herriaren Defendatzaileari, Kontuen Auzitegiari, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari eta pareko erakunde autonomikoei, administrazio-zuzenbidearen mendeko jarduerei dagokienez.

Lege horrek argitaratze-betebehar batzuk ezarri dizkie erakunde publikoei, haien jardueran gardentasuna bermatze aldera, eta herritarrek informazio publikoa eskuratzeko eskubidea arautzen du.