Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Konstituzio Auzitegiari zuzentzen zaizkion idazki guztiak, orobat hark igortzen dituenak, Erregistro Orokorraren bitartez bideratuko dira. Erregistro Orokorra Osoko Bilkurako justizia-idazkariaren mende egongo da. Idazkiak gai jurisdikzionalei buruzkoak ez badira eta Erregistroak zuzenean bideratu behar ez baditu dagokion zerbitzu edo unitateari bidaliko zaizkio.

Egun guztietan dago irekita, are abuztuan ere, 09:30etik 15:00etara, salbu eta larunbatetan, igandetan, Estatu mailako jai-egunetan, Madrilgo erkidegoko eta udalerrikoetan eta abenduaren 24 eta 31n.

Abuztua baliogabea da babes-errekurtsoak jartzeko epearen zenbaketarako. Gainerakoan, Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkuraren 1982ko ekainaren 15eko Erabakiari begiratu beharko zaio, Auzitegiak oporraldian funtzionatzeko arauak onartu baitzituen (BOE, 157. zk., uztailaren 2koa). Erabaki hauek erreformatua: 1999ko ekainaren 17koa (BOE, 148. zk., ekainaren 22koa) eta 2001eko urtarrilaren 18koa (BOE, 20. zk., urtarrilaren 23koa). [[Abisu hau informazio hutsezkoa baino ez da, eta ez du inongo efikazia juridikorik].

Erregistro Orokorra Konstituzio Auzitegiaren egoitzan dago: Domenico Scarlatti kalea, 6 (28003 - Madril).

  • Tel.: (34) 915 508 000