Doktrina Konstituzionaleko Zerbitzuari dagozkio:
- a) Konstituzio Auzitegiaren ebazpen jurisdikzionalen eta doktrinaren edozein bidezko argitalpenaren eta edizioaren plangintza eta kudeaketa;
- b) Estatistika jurisdikzionala.
Auzitegiko zerbitzuen burutza letradu bati edo administrazio publikoen A1 azpitaldeko funtzionario bati egokituko zaio; hain zuzen ere, lehendakariak izendatzen duenari Auzitegiaren zerbitzura adskribatutakoen artetik edo dena delako postua betetzeko deialdiaren ondoren.