Omitir los comandos de cinta
Saltar al contenido principal
DESACTIVAR CARROUSELES

Estatistika jurisdikzionalak

Descargar PDF
Inprimatu
 

 

Auzitegiaren jarduera jurisdikzionala urtero laburbiltzen da oroitidazki batean, zeina 1999tik argitaratzen baitu Konstituzioaren interpretatzaile gorenak. Urteroko oroitidazki horretan, Auzitegiaren jardueren laburpentxo bat eskaintzen da, Auzitegiko zerbitzuek prestatua, eta haren asmo bakarra informazioa ematea baino ez da; beraz, ez du batere ofizialtasunik. Estatistika-datuak ere ematen ditu, eta zehatzago irakur daitezke orrialde honen amaiera aldera agertzen diren lotura edo esteken bitartez.

Azalpenari argitasuna emate aldera, epigrafe hauetan antolatzen da oroitidazkien informazioa:

Justizia konstituzionalaren eskaerak, estatistika-koadro hauetan laburbilduta:

  • 1. zk. - Urtean sartu diren auziak eta auzien banaketa Osoko Bilkuraren eta salen artean
  • 2. zk. - Urtean sartu diren gaiak, prozesu-motaren arabera sailkatuak
  • 7. zk. - Osoko Bilkura: sartu diren gaiak, sustatzailearen arabera sailkatuak
  • Núm. 8 - Litigiosidad territorial durante el año, por Comunidades Autónomas
  • 11. zk. - Sartu diren babes-errekurtsoen jatorria
  • 12. zk. - Salei txandan emandako errekurtsoak, errekurtsogileak eta aipatutako oinarrizko eskubidea adierazita
  • 13. zk. - Babes-errekurtsoak: EKren 24. artikuluko oinarrizko eskubideen aipamenaren maiztasuna
  • eta 14. zk. - Jarritako babes-errekurtsoak, azken ebazpena eman zuen organoaren arabera.

Emandako ebazpenak eta gainerako jarduera jurisdikzionala, koadro hauetan laburbilduta:

  • 3. zk. - Urtean emandako ebazpenak, ebazpen-motaren arabera
  • 4. zk. - Prozesuetan emandako epaiak (eta ebatzitako auziak)
  • 14. zk. - Deuseztatutako ebazpen judizialak
  • eta 9. zk. - Osoko Bilkurak urtean eman dituen ebazpenak eta ebatzi dituen auziak, prozesu-motaren arabera.

Errekurtsoak onartzeko izapidea eta urteko estatistika-balantze bat, estatistika-koadroan laburbilduta:

  • 5. zk. - Zenbat auzi sartu, zenbat onartu eta zenbat ebatzi diren.

Eta ebatzi gabe dauden auziak, bai onarpen-fasean, bai, izapidetzeko onartuz gero, epai-fasean. Zenbait koadrotan erakusten dira:

  • 6. zk. - Epaiaren zain dauden prozesuak eta auziak, eta onartzeko zain daudenak, abenduaren 31n
  • eta 10. zk. - Osoko Bilkuraren eskumeneko auziak, abenduaren 31n ebazteke daudenak, motaren eta jatorriaren arabera sailkatuak.

Azkenik, urtero eskaintzen dira (15. zenbakiko koadroan) azken bost urteetako datu erkatuak, hauek bereizita: sartutako auziak, emandako ebazpenak, ebatzitako auziak eta urte bakoitzaren amaieran ebatzi gabe zeuden auziak. .

Azken oroitidazkietan, grafiko batzuk ere sartu dira, magnituderik garrantzizkoenak erakusten dituztenak, Auzitegiaren jarduera jurisdikzionalaren zifra handiak ulertzen laguntzeko.