Espainako Konstituzioa

Gorteengatik Diputatuen Kongresuak eta Senatuak 1978 urriaren 31an ospatutako osoko bileran onartua

1978ko abenduaren 6ko erreferemdumean espainako hirriarengtatik berretsia

Berorren Maiestateak Erregeak 1978ko abenduaren 27an Gorteen aurrean berretsia

AURKIBIDEA

HITZAURREA

Espainiako Nazioa, justizia, askatasun, seguritate eta hura osotzen duten ontasuna bultzatu eta ezarri nahiaz, subiranotasuna erabiliz, hurrengo nahia adierazten du:
Demokratrikoa den bizikidetasuna garantizatu Konstituzio eta legeen barruan ekonomi eta sozial justu baten arau adostasunaz.
Eskubidezko Estatu bat indartu, lege agintea herri nahiaren azalpen bezala aseguratuz.
Espainol eta Espainiako Herri guztiak giza eskubideen par-tea izan dezaten, baita beraien kultura eta tradizioek, hizkuntza eta erakundeek ere.
Kultura eta ekonomia bultzatu denek bizitza duin kalitatezko bat asegura dezaten.
Gizarte demokratiko eta aurrerakoi bat ezarri, eta Harreman paketsu batzu sendotu eta baita lurreko herri guztien arteko erkidego eragile bat sortu.
Ondorioz, Gorteek onartzen dute eta Espainiako herriak hurrengo hau berresten du

 

KONSTITUZIOA

AINTZIN TITULUA

1. artikulua

1. Espainia Eskubidezko Estatu sozial eta demokratiko batean eraikitzen da, eta beraren balore nagusi bezala, lege araugintza, askatasuna, justizia, berdintasuna eta politik aniztasuna.
2. Subiranotasun nazionala Espainiako herrian datza, eta honengandik darizkio Estatuaren botereak.
3. Estatu Espainolaren politika era Monarkia parlamentaroa da.

2. artikulua

Konstituzioa Nazio espainolaren banaezinezko batasunean oinarritzen da, hura espainol guztien aberria arrunt eta banaezinezkoa, eta hurrengo hau berrezagut eta garantizatzen du, hots, Espainia osotzen duten nazionalitate eta herrialdeen autonomiarako eskubidea eta denon arteko lagunkidetasuna.

3. artikulua

1. Gaztelania da Espainiako Estatuaren hizkuntza ofiziala. Espainol guztiek jakin behar dute eta erabiltzeko eskubidea dute.
2. Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien Erkidego Autonomoetan berauen Estatutoei dagozkien eran.
3. Espainiako hizkuntza mota ezberdinen aberastasuna kultur ondare bat da eta hura babes eta begirunegarri izango da.

4. artikulua

1. Espainiako bandera hiru lerro horizontalez osoturik izango da, hots, gorri, hori eta gorria, horia, bi gorri hainekoa izanik.
2. Estatutuek Erkidego Autonomoen bandera eta entseina beronar ditzakete. Hauek Espainiako banderaren ondoan jarriko dira etxe publikoetan eta ekintza ofizialetan.

5. artikulua

Estatuko hiriburua Madril hiria da.

6. artikulua

Alderdi politikoek politika aniztasuna adierazten dute, herri nahiaren hezkuntz eta agerpenean konkurritzen dira, eta politikan parte hartzeko oinarrizko tresnak dira. Haien sortze eta ekintza ariketak askeak dira Konstituzio eta lege errespetu barruan. Haien barne egitura eta iharduera demokratikoak izan behar dute.

7. artikulua

Langile sindikatu eta entrepresari elkarteek beraiei dagozkien ekonomi eta sozial interes eragindura eta defentsaren alde jokatzen dute. Haien sormen eta ekintzen ariketa libre edo askeak dira Konstituzio eta legearen begirune barruan. Haien barne egitura eta iharduera demokratikoak izan behar dute.

8. artikulua

1. Indar Armatuak, lehor, itsas eta aireko armadak osoturik betebehar bezala Espainiaren subiranotasuna eta independentzia, lurralde osotasun araugintza Konstituzionala zaintzean datza.
2. Lege organikoak erakunde militarraren oinarriak arautuko ditu aurreko Konstituzioko funtsen arabera.

9. artikulua

1. Hiritar eta botere publikoak Konstituzioaren eta araugintza juridikoaren menpean daude.
2. Botere publikoei baldintzak bultzatzea dagozkie askatasun eta pertsona baten eta taldea osotzen dutenena benetazko eta eragileak izan daitezen; baita galerazi edo osotasuna zailtzen dituzten oztopoak eragitea hiritargoen parte hartzea erraztea bai politika mailan, bai ekonomia, kultura eta gizarte mailan ere.
3. Konstituzioak legalitatearen printzipioa garantizatzen du, baita arau hierarkia, arau publizitatea, eskubi bakarren aurkako edo murrizgarri diren zigor disposapen atzeragaitza, ziurtasun juridikoa, ardura eta botere publikoen arbitrakeriaren eragozpena.

1. TITULUA

Oinarrizko eskubide eta betebeharrak

10. artikulua

1. Pertsonaren duintasuna, hari dagozkion eskubide ukiezinekoak, nortasunaren hazkunde librea, lege begirunea eta besteekiko eskubideak ordenu politikoa eta giza bakearen oinarriak dira.
2. Konstituzioak onartzen dituen oinarrizko askatasun eta eskubideei dagozkien arauak honela adieraziko dira, hots, Giza Eskubide Orokorren adostasunez eta berauei dagozkien tratatu eta nazioarteko akordioen arabera hauek Espainak berretsi baititu.

LEHEN KAPITULUA

Espainol eta atzerrikoei buruz

11.artikulua

1. Espainiako nazionalitatea legeak finkatzen duen eran lortu, gorde eta galtzen da.
2. Sorterriz espainola denari ezin zaio bere nazionalitatea gabetu.
3. Estatuak kontzerta dezake nazionalitate bikoitza iberoameriketako Herriekin edo Espainiarekin honelako edo halako lotura berezia duten edo izan dutenekin. Herri hauetan, nahiz eta bertako hiritarrei
elkarrekiko eskubiderik aitortu ez, espainolak bertakoak egin daitezke sorterriko nazionalitatea galdu gabe.

12.artikulua

Espainiarrak 18 urterekin dira garatasun-adineko.

13.artikulua

1. Atzerritarrek Espainian zeraz gozatuko dute, hots, orain Titulu honek garantizatzen dituen libertate publikoaz, tratatuek eta legeak ezartzen dituzten eran.
23. artikuluan aitortzen diren eskubideen jabe espainiarrak baino ez dira, udal-hauteskundeetan botoa emateko eta hartzeko eskubideari buruz, elkarrekikotasun-erizpideei jarraiki, itunez edo legez ezar daitekeenaren mendean. (Espainiako Konstituzioaren 13. ataleko 2. azpiatalaren aldaketa.)
3. Estradizioa tratatu edo lege baten betetzeaz emango da, elkarrekiko oinarriei kasu eginez. Estradiziotik kanpo gelditzen dira delitu politikoak, baina ez dira hemen terrorismo ekintzak sartzen.
4. Legeak ezarriko ditu mugak beste Herri batzuetako hiritarrek eta herrigabeek Espainian ihesleku eskubidea noraino gozatu ahal duten.

BIGARREN KAPITULUA

Eskubide eta askatasunak

14.artikulua

Espainolak legearen arabera berdinak dira eta ezin da onartu diskriminapenik, jaiotze, sexu, erlijio edo beste baldintza edo egoera pertsonal edo sozialagatik.

LEHEN SAILA

Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak

15.artikulua

Pertsona guztiek bizitza eta osotasun fisikoa eta moralerako eskubidea dute, eta inoiz ezin dira meneratu torturetara ez eta zigor edo tratu ezgizakor edo itsusietara. Heriotza zigorra baztertua geratzen da, salbuespen bezala gerrateetarako Armadako zigor legeek zer erabakitzen duten albo batetara utziz.

16.artikulua

1. Pertsonen eta komunitateen askatasun ideologiko, erlijioso eta kultura askatasuna garantizatzen da, berarien agerpenetan muga bakar bat izanik, hots, legeak babesten duen ordenu publikoaren jagoterako behar dena bakarrik.
2. Ezin izango da inor behartu bere ideologia, erlijio edo sineskizunei buruz aitortzena.
3. Inolako sineskerak ez du estatu zeinurik izango. Botere publikoek kontutan hartuko dituzte Espainiako gizartearen sineskizun erlijiosoak eta Eliza katoliko eta beste sineskerekin lankidetza harremanak izango dituzte.

17.artikulua

1. Edozein pertsonak askatasun eta seguritate eskubidea du. Inori ez zaio askatasunik galeraziko, artikulu hontan agintzen dena betetzen ez baldin bada eta beste jazoeretan legeak adierazten duen eran.
2. Epai aurreko atxilotzea, egintzak argitzeko hertsiki behar den denboratik gora ez da luzatuko eta, hirurogeita hamabi ordu barruan, atxilotua askatua izango da edo auzitegi agintarien eskuetan jarria.
3. Edozein pertsona atxilotzean lehenbailehen jakinaraziko zaio eta era ulerkor batez, bere eskubide eta atxilotze arrazoiak emango, aitortzera bortxatu ezinik. Legeak agintzen duen eran, polizi eta judizial diligentzietan atxilotuari abokatu laguntza garantizatzen zaio.
4. Legeak «habeas corpus» prozedura arautuko du edozein pertsona ilegalki atxilotua, lehenbailehen auzitegi eskuetan jartzeko. Era berean legeak mugatuko du behin-behineko atxilotzearen gehiengo epea.

18.artikulua

1. Ohore, norberaren eta senitarteko barrukotasuna eta bakoitzaren irudi eskubidea garantizatzen da.
2. Bizilekua sarezinezkoa da. Bertan jabearen edo epaile erabakiaren baimenik gabe ezin da sartu ez eta erregistratu ere, delitu nabarian izan ezik.
3. Komunikapen sekretua garantizatzen da eta, bereziki, posta, telegrafo eta telefonoenak, epai erabakirik izan ezik.
4. Legeak informatikaren erabilera mugatuko du hiritargoaren ohore, norberaren eta senitarteko barrukotasuna eta berauen eskubideen ihardun osoa garantizatzeko.

19.artikulua

Espainolek, beraien bizitokia libreki aukeratzeko eskubidea dute eta baita lurralde nazionaletik zehar ibiltzeko ere.
Era berean, legeak ezartzen dituen neurrietan, Espainian libreki sartu eta bertatik irteteko eskubidea dute. Eskubide hau arrazoi politiko edo ideologikoek ezin dute mugatu.

20. artikulua

1. Hurrengo eskubideok aitortu eta babesten dira:
a) Pentsamenkera, ideia eta iritziak hitzez, idatziz edo beste edozein era batez libreki azaldu eta zabaltzeko.
b) Emaitza eta sortze literario, artistiko, zientifiko eta teknikorako.
c) Katedraren askatasunerako.
d) Edozein hedabidetatik libreki egiazko informazioa komunikatu edo jasotzeko. Askatasun iharduera hauetan, legeak, kontzientzia baldintza eta profesioari dagokion sekreturako eskubidea arautuko du.
2. Eskubide hauen erabilera ezin da inola mugatu aldez aurretiko zentsura batez.
3. Estatuaren edo beste erakunde publiko baten menpean daude giza komunikabideen eratze eta parlamentu eta kontrola legeak arautuko du, eta adierazgarri diren talde sozial eta politikoei haietara parte hartzea garantizatuko die, Espainiako gizarte aniztasuna eta hizkuntza ezberdinak errespetatuz.
4. Askatasun hauek, Titulu hontan, errekonozituriko eskubide errespetuan, aurrera eramaten duten legeen agindu eta, batez ere, ohore, barrukotasun, norberaren irudi, gaztaroaren eta haurtzaroaren babes eskubidean dute muga.
5. Auzi erabakiz bakarrik argitalpen, grabaketa eta beste komunikabideen baimendua akorda daiteke.

21. artikulua

1. Bilera paketsu eta arma gabeko eskubidea aitortzen da. Eskubide honen erabilerak ez du aldez aurretikako baimenik behar.
2. Iraganbide publikoetako bilera kasuetan eta manifestaldietan agintariari aldez aurretikako adierazpena emango zaio, hark bakarrik galeraziko du kale matrakarako oinarrituriko arrazoiak daudenean, pertsona eta ondasunen arriskuaz.

22. artikulua

1. Elkartze eskubidea aitortzen da.
2. Erabili edo jarraikitzen dituzten bide eta helburuak delitu bezala tipifikaturik dauden elkargo ilegalak dira.
3. Artikulu honen babesean sorturiko elkargoak erregistroan ezarri beharko dira zabalkunde ondorioetarako bakarrik.
4. Elkargoak beraien ekintzetatik ezeztatu edo galerazi ahal izango dira arrazoituriko epai erabakiaren bitartez.
5. Isileko eta paramilitar izakerako elkargoak galerazten dira.

23. artikulua

1. Hiritargoak arazo publikoetan zuzenki edo aldikako aukeramenetan bozketa orokorraren bidez libreki aukeratutako ordezkarien bitartez parte hartzeko eskubidea du.
2. Era berean, berdintasun baldintzetan eskubidea dute, legeek ezartzen dituzten baldintzez, funtzio eta kargu publikoetara heltzeko.

24. artikulua

1. Pertsona eskubidea epaile eta auzitegietatik benetako babesa lortzeko eskubidea dute beraiei dagozkien eskubide eta interes legezkoen ihardunetan, inoiz ere babes gabe eman ahal ez izateko.
2. Era berean, denek dute hontarako eskubidea: legeak lehendik izendaturiko Epaile arruntengana jotzeko, baita abokatuaren defentsa eta laguntza exijitzeko ere, haien aurkako salaketaren azalpenerako, auzibide agirizkora behar ez bezalako luzapenik gabe eta garantia osoz defentsarako dagozkien froga guztiak erabiltzeko, norberaren aurka ez aitortzeko, errudunak ez aitortzeko eta errugabetzat hartzeko.
Legeak kasuok arautuko ditu, hots, senitarteko edo sekretu profesionalagatik ustezki delituzko ekintzez ez dira deklaratzera behartuak izango.

25. artikulua

1. Ezin da inor kondenatu edo zigortua izan ekintza edo usteengatik berauk egiteko unean delitu, huts edo administral arau hausteak izan ez badira, une hartan zutik dirauen legearen arabera.
2. Askatasun baztertze zigorrek eta seguritate neurriek birheziketa eta gizartean bersartzera joko dute eta ez dira izango lan bortxatuak. Presondegira kondenatuak, hura betetzen ari baldin bada, kapitulu hontako oinarrizko eskubideez goza dezake, baina ez espreski huts kondenatorio arazoagatik, zigor zentzu eta presondegi legeagatik mugaturik daudenak. Edonola ere, lan ordaindu bate-tara eskubidea izango du, eta baita giza asegurantzari dagozkion etekinetara ere, kultura sarbidera eta bere nortasun osoko hazkundera.
3. Administrazio zibilak, zuzenki edo laguntza gisaz askatasun gabetasuna inplikatzen duen zigorrik ezingo du ezarri.

26. artikulua

Administrazio zibil eta erakunde profesionalen esparruan galerazten dira Ohore auzitegiak.

27. artikulua

1. Guztiek dute hezkuntzarako eskubidea. Irakaskuntzaren askatasuna aitortzen da.
2. Hezkuntzak, helburu bezala du, giza nortasunaren aurreramendu osoa, bizikidetasun printzipio demokratikoak errespetatuz eta baita behin-behineko eskubide eta askatasunak ere.
3. Botere publikoek gurasoei dagokien eskubidea garantizatuko dute haien seme-alabek hezkuntza erlijioso eta morala har dezaten beraien uste sendoei dagokien bezalaxe.
4. Oinarrizko irakaskuntza behartua eta dohainik da.
5. Botere publikoek hezkuntzarako guztien eskubidea garantizatzen dute, irakaskuntzako programaketa orokor baten bitartez, dagozkien sail guztien egiazko parte hartzeaz eta ikastetxeak sortuz.
6. Pertsona fisiko eta juridikoei aitortzen zaie ikastetxeak sortzeko askatasuna konstituzioko oinarriei dagokien begirune barruan.
7. Irakasle, guraso eta, dagokienean, ikasleek parte hartuko dute, legeak ezartzen dituen mugetan, Administrazioak herri ondasunez ordaindutako ikastetxe guztien kontrol eta gestioan.
8. Botere publikoek hezkuntza sistema arakatu eta homologatuko dute legeen betetzea garantiza dadin.
9. Botere publikoek, legeak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten ikastetxeak lagunduko dituzte.
10. Unibertsitateen autonomia errekonozitzen da legeak ezartzen dituen neurrian.

28. artikulua

1. Guztiek dute libreki sindikatzeko eskubidea. Legeak muga edo salbuetsi liezaieke eskubide honen iharduera Erakunde Armatu edo beste Talde diziplina militarraren menpean daudenei eta funtzionari publikoentzako ihardun berezitasunak arautuko ditu. Askatasun sindikalak sindikatuak sortzeko eskubidea barnetzen du eta aukeran kidetzeko; baita sindikatuek konfederazioak sor ditzakete eta nazio arteko erakunde sindikalak ere edo haietan bazkidetu. Inor ezin da behartu sindikatu batetan kidetzera.
2. Langileen greba eskubidea aitortzen da beraien interesak defendatzeko. Eskubide honen iharduera arautuko duen legeak beharrezko diren garantiak ezarriko ditu komunitateko zerbitzu premiazkoenen mantenua aseguratzeko.

29. artikulua

1. Espainol guztiek dute eskubidea idatziz, legeak onartzen duen era eta ondorioz eskabide partikularra eta amankomunekoak egiteko.
2. Indar edo Erakunde armatu edo diziplina militarraren menpean dauden Taldeek erabil dezakete eskubide hau indibidualki eta bere lege berezi espezifikoan erabakitzen den arabera.

BIGARREN SAILA

Hiritargoaren eskubide eta betebeharrak

30. artikulua

1. Espainolek Espainia defendatzeko eskubidea eta betebeharra dute.
2. Legeak finkatuko ditu espainolen betebehar militarrak eta arautuko du, beharrezko diren garantiez, kontzientzia objekzioa, eta baita beste arrazoi batzu ere beharrezko soldaduskatik libratzeko, ezarri ahalez, kasu bakoitzean, ordezkako giza prestapena.
3. Zerbitzu zibil bat ezarri ahal izango du interes orokorren helburuak lortu ahal izateko.
4. Hiritargoaren betebeharrak legearen bidez erregula daitezke, bai arrisku larrian, bai katastrofe edo lazeria publikoan.

31. artikulua

1. Guztiek lagunduko dute gastu publikoen euspenean bakoitzak ahal duen ekonomiko gaitasunaz zerga sistema baten bidez; berau berdintasun eta aurrerapen printzipioetan oinarriturik eta inoiz ez da konfiskagarri izango.
2. Gastu publikoak baliakizun publikoen bidezko banatze bat egingo du eta haren programaketa eta betetzeez erantzungo dute eragite eta ekonomiaren irizpideen arabera.
3. Mendu publikoko prestapen pertsonalak edo ondasunezkoak bakar-bakarrik ezarri daitezke legearen arabera.

32. artikulua

1. Bai gizonak eta bai emakumeak berdintasun juridiko osoz ezkontzeko eskubidea dute.
2. Legeak ezkontza erak arautuko ditu, adina, gaitasuna, ezkontideen eskubide eta betebeharrak, banatze arrazoiak, disoluzio eta haren ondorioak.

33. artikulua

1. Jabego pribatu eta oinorde eskubidea aitortzen da.
2. Eskubide hauen funtzio sozialak hauen edukia mugatuko du legeen arabera.
3. Inor ez da izango bere ondasun eta eskubideez gabetua baliagarritasun publikoa edo interes sozial justifikaturen bat ez bada medio dagokion kalteordaina eta legeek erabakitzen dutenaren arabera.

34. artikulua

1. Fundakuntza eskubidea aitortzen da legearen arabera, onura orokorreko helburuez.
2. Fundakuntzetarako ere 22. artikuluko 2 eta 4 atalean erabakitakoak aginduko du.

35. artikulua

1. Espainol guztiak lan egitera behartuak daude eta baita lan aukera, profesio eta bizibide aukeramen libre batetarako ere badute eskubiderik; baita lanaren bidezko bultzapenera eta alogera nahiko batetara beraien eta familiaren beharrizanetarakoere, inoiz ere sexu arrazoiagatik bereizketarik egin gabe.
2. Legeak langileen estatutu bat arautuko du.

36. artikulua

Legeak arautuko du Kolegio Profesionalen lege errejimena eta tituludun profesioen iharduera ere bai. Kolegioen barne egitura eta iharduera demokratikoak izan behar dute.

37. artikulua

1. Legeak garantizatuko du entrepresari eta langileen ordezkarien lankide amankomunen negoziaketa, baita hitzarmenen indar elkartua ere.
2. Langile eta entrepresariek har dezaketen gatazka kolektibo neurrien eskubidea aitortzen da. Eskubide honen erabilera erregulatzen duen legeak, ezarri dakizkiokeen mugen trabarik gabe, beharrezko diren garantiak sartuko ditu Erkidego zerbitzu esentzialen funtzionamendua aseguratzeko.

38. artikulua

Entrepresa askatasuna aitortzen da merkatu ekonomiaren barrutian. Botere publikoek haren iharduera garantizatu eta babestu egiten dute eta baita ekoizpenaren defentsa ere, ekonomia orokorraren eskabideei kasu eginez, eta kasu hontan, planifikapena kontutan izanik.

HIRUGARREN KAPITULUA

Politika sozial eta ekonomikoaren gida oinarriez

39. artikulua

1. Botere publikoek familiaren babespen sozial, ekonomiko eta juridikoa ziurtatzen dute.
2. Botere publikoek, era berean, seme-alaben babespen osoa ziurtatzen dute, hauek legearen aurrean berdinak izanik jatorria alde batetara utziz, eta hauen amena berauon egoera zibila edonolakoa izanik. Legeak posibilitatuko du aitatasunaren ikerketa.
3. Gurasoek era guztietako laguntza eskaini behar diete semealabei nahiz ezkontzakoak nahiz ezkontzatik kanpokoak izan, haien adingabezaroan eta beste kasuetan legalki eratortzen denean.
4. Umeek nazio arteko akordioetan beraien eskubideen alde beilatzen den aldez aurretik ikusitako babesaz gozatuko dute.

40. artikulua

1. Botere publikoek zera eraginduko dute, alegia, aurreramendu sozial eta ekonomikorako baldintza lagungarriak eta herrialde errenta eta pertsonaleko banaketa egokiagoa, oreka ekonomiko politikoaren esparruan. Era bereziz, irabazpide osora gidaturiko politika baten alde jokatuko du.
2. Era berean, botere publikoek hurrengo politika honen alde egingo dute, hots, hezkuntza eta biregokitze profesionalen garantiza-penen alde; laneko seguritate eta garbiduraren alde eta behar beharrezko den atsedena garantizatuko dute lan egunak mugatuz, aldizkako oporrak ordainduz eta egokizko zentruak eraginduz.

41. artikulua

Botere publikoek hiritargo guztiarentzat giza asegurantza delakoaren erregimen publiko bat mantenduko dute, beharrizan egoeretan laguntza eta giza prestapenak garantizatuz eta batez ere enplegu ezaren garaian. Laguntza eta gehigarrizko prestamenak libreak izango dira.

42. artikulua

Estatuak bereziki atzerrian ari diren langile espainolen eskubide ekonomiko eta sozial babesen alde begiratuko du, eta haien itzuleraren alde zuzenduko du politika.

43. artikulua

1. Osasun babesaren eskubidea aitortzen da.
2. Botere publikoei dagokie osasun publikoa antolatu eta babestea beharrezkoak diren zerbitzu eta prestamenen neurri, aldez aurretikakoen bitartez. Hontarako, legeak ezarriko ditu guztien eskubide eta betebeharrak.
3. Botere publikoek bizkortuko dute osasuna eta hezkuntza fisikoa eta kirola. Era berean, astiguneak emateko era aproposak eskainiko ditu.

44. artikulua

1. Botere publikoek kulturara bideratzea bultzatu eta babestuko dute, berton denek eskubidea izanik.
2. Botere publikoek zientzia, ikerketa zientifiko eta teknikoak bultzatuko dituzte onura orokorraren alde izanik

45. artikulua

1. Guztiek dute eskubidea pertsonaren hazkunderako egokizko ingurune batez gozatzeko, eta baita hark iraun dezan betebeharra ere.
2. Botere publikoek, berezko baliabide guztien erabiltze arrazionala zainduko dute, bizitza kalitatea hobetu eta babesteko eta ingurunea berriztatu eta defendatzeko, behar beharrezko den elkartasun kolektiboan oinarrituz.
3. Goiko atalean erabaki dena, legeak ezartzen dituen mugetan, zigor penalak ezarriko zaizkie edo, dagokienean, administratiboak, eta era berean sortutako kaltearen berriztatze betebeharra.

46. artikulua

Botere publikoek ondare historikoaren jagotea garantizatuko dute, eta aberastasuna bultzatuko, eta baita Espainiako Herrien ondare kultural eta artistikoa ere; hauek osatzen dituzten ondasunak, edozein lege erregimen eta jabegoa izanda ere. Zigor legeak gaztigatuko ditu patrimonio honen kontrako atentatuak.

47. artikulua

Espainol guztiek bizitza duin eta egokizko bat izateko eskubidea dute. Botere publikoek behar diren baldintzak bultzatuko dituzte eta arau erakoak ezarriko eskubide hau egiaztatzeko, lurraren erabilpena arautuz interes orokorraren arabera espekulazioa baztertzeko.
Erkidegoak erakunde publikoetako hiri ekintzek dakartzaten plusbalietan parte hartuko du.

48. artikulua

Botere publikoek baldintza batzu bultzatuko ditu gazteriak parte hartze libre eta eragilea izan dezan hazkunde politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean.

49. artikulua

Botere publikoek aintzinamendu politika bat aurrera eramango dute, baita tratamendu, berrabiltze eta helbarri fisiko, zentzu eta psikikoen integrakuntza, hauei behar duten arreta berezia eskainiz eta bereziki babestuko ditu, Titulu honek hiritargoari eskaintzen dion eskubideaz gozatzeko.

50. artikulua

Botere publikoek, dagozkien pentsioez aldika gaurkotuz zahartzaroan garantizatuko dio hiritargoari behar beharrezko ekonomia. Era berean, eta familiako betebeharretatik kanpo, haien ongitasuna bultzatuko dute zerbitzu sozialen bidez beraien arazo bereziei kasu eginez, hots, osasun, bizileku, kultura eta aisiari.

51. artikulua

1. Botere publikoek kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsa garantizatuko dute, era eragile batzuren bidez, seguritate, osasun eta beraiei dagozkien interes ekonomikoak babestuz.
2. Botere publikoek kontsumitzaile eta erabiltzaileen hezkuntza eta informapena bultzatuko dituzte, haien erakundeak lagundu, eta entzun, legeak ezartzen dituen neurrian haiei dagozkien arazoetan.
3. Aipaturiko ataletan erabaki den esparruan, legeak barne merkatalgoa eta merkatal ekoizpen baimenaren erregimena arautuko du.

52. artikulua

Legeak erakunde profesionalak arautuko ditu berauei dagozkien interes ekonomikoek defendatzen baitute. Haien barne egitura eta funtzionamendua demokratikoak izan behar dute.

LAUGARREN KAPITULUA

Askatasun garantia eta funtsezko eskubideez

53. artikulua

1. Aurreko Tituluko bigarren kapituluan aitorturiko eskubide eta askatasunek botere publiko guztiak behartzen dituzte. Bakar bakarrik, legez, kasu guztietan haren oinarrizko funtsa errespetatu beharrez, arau daiteke haien eskubide eta askatasun iharduera, berauk 161. artikuluan, 1 a) aldez aurretik pentsaturiko arauez babestua izanik.
2. Edozein hiritarrek eskatu ahal du 14. artikuluan aitortutako askatasun eta eskubideen babespena eta baita bigarren kapituluko lehen atala Auzitegi arruntetan aurretasun eta arintasun oinarrietako prozeduran finkatuz eta, behar denean, Auzitegi konstituzional deritzanaren babes baliabidearen bitartez. Azken baliabide hau kontzientzia objekzioa, 30. artikuluan aitortutakoa, aplika daiteke.
3. Hirugarren kapituluan aitortuak onartze, errespetu eta babesaz adieraziko du legeztapen positiboa auzi praktika eta botere publikoen ekintzak. Bakarrik aipatu ahalko dira jurisdikzio arruntaren aurrean aurrera eramaten duten legeek erabakitzen duten arabera.

54. artikulua

Lege organiko batek arautuko du Herri Defendatzaile erakundea, Gorte Orokorretako komisionatu gorena, hauek izendaturik Titulu hontan barnetzen diren eskubideen defentsarako, berauen ondorioetarako Administrazio ekintzak gainbegira dezake, Gorte Orokorrei kontua eskainiz.

BOSGARREN KAPITULUA

Eskubide eta askatasunen etendurez

55. artikulua

1. 17. eta 18. artikuluetako 2. eta 3. ataletan aitorturiko eskubideak eta baita 19. eta 20. artikuluetako 1. a) eta d) eta 5. ataletako, 21. 28. artikuluetako 2. ataleko eta 37. artikuluko 2. atalekoa etendura daitezke salbuespen edo hertsipen egoera deklaratzen denean, konstituzioan aurrez ikusten den puntuen arabera. Salbuespen egoera balitz, goian ezarririko 17. artikuluko 3. atala salbuespentzen da.
2. Lege organiko batek muga dezake era eta kasuak nola, era bakarrez eta behar den parte-hartze judizialez eta egokizko kontrol parlamentariez 17. artikuluan 2. atalean eta 18. artikuluetako 2. eta 3. ataletan aitorturiko eskubideak, pertsona batzurentzat etendura daitezke, banda armatu edo elementu terroristen ekintzei buruzko ikerketak egin ondoren.
Aipaturiko lege organikoaren edo neurriz gainezko aitortu fakultateen erabilpen justifikagaitzak zigor erantzunkizun bat sortuko du legeek errekonozitutako eskubide eta askatasun bortxatze bezala.

II. TITULUA

Koroaz

56. artikulua

1. Erregea Estatuko burua da, haren batasun eta iraupenaren sinboloa, erakundeetako funtzionamendu erregularra arbitratu eta moderatzen du, nazioarteetako harremanetan Estatu espainoleko ordezkaritza jasotzen du, batez ere bere komunitate historikoko nazioetan, eta konstituzio eta legeek espreski ematen dizkioten funtzioak iharduntzen ditu.
2. Haren titulua Espainiako Erregean datza eta erabil ditzake Koroari dagozkion besteak ere.
3. Erregearen pertsona ukiezinekoa da eta ez du inolako erantzunkizunik. Haren ekintzak 64. artikuluan ezarritako eran berretsiturik daude beti, aipaturiko berretsipenik gabe baliapenik ez dute, 65. 2. artikuluan erabakitzen dena izan ezik.

57. artikulua

1. Espainiako Koroa heredagarria da Borbongo S. M. Juan Carlos I. ondorengoengan, hura dinastia historikoaren legezko oinordekoa izanik. Tronu jarraipena primutasun eta ordezkaritza lehentasunak jarraituko du, lehenago izanik beti gerokoak baino aurretikako oinordekoak; eta berdinean, hurbilekoak urrutikoak baino; maila berdinean, gizonezkoak emakumezkoak baino, eta sexu berdinean pertsona adintsuak gazteak baino.
2. Printze oinordekoak, beraren jaiotzetik edo deitze ekintza sortzen denetandik, Asturiasko Printze duintasuna izango du eta beste tituluak Espainiako Koroa ondorengoari tradizionalki loturik daudenak.
3. Zuzenbidez deitutako oinordeko denak akiturik, Gorte Orokorrek hornituko dute Koroaren jarraipena Espainiako interesei gehien komeni zaien eran.
4. Tronuan ondoren eskubidea izan duten pertsonek Errege eta Gorte Orokorren debeku argiaz ezkondu baldin badira, beraiek eta beren ondorengoak koroa jarraipenetik at geratzen dira.
5. Abdikapen, etsipen eta koroa jarraipenari egitez edo eskubidezko edozein zalantza gertatuz gero lege organikoaren bidez erabakiko da.

58. artikulua

Erregina ezkontideak edo Erreginaren ezkontideak ezin dute funtzio konstituzionalik jaso, Erregentzian erabakita dagoenetik kanpo.

59. artikulua

1. Erregea adingabea denean, Erregearen aita edo ama eta, hauek egon ezean, Konstituzioan erabakitzen den ordenez, koroan jarraitzeko hurbilen dagoen, adin nagusiko ahaidea, berehalaxe Erregentzia iharduntzera sartuko da eta Erregearen adingabe garai osoan ihardungo da.
2. Erregea bere agintea iharduntzeko gaieztatzen baldin bada eta ezina Gorte Orokorrek errekonozitua izan, berehalaxe Koroaren Printze oinordekoa Erregentzia iharduntzera sartuko da adin nagusikoa baldin bada. Eta ez baldin bada lehenagoko atalean aurre ikusi den eran, Printze oinordeak adin nagusigoa lortu arte.
3. Erregentziari dagokion pertsonarik ez balego, berau Gorte Orokorrek aukeratuko dute eta bat, hiru edo bost pertsonek osotuko dute.
4. Erregentzia iharduntzeko espainola izan behar da eta adinez nagusia.
5. Erregentzia konstituzional aginduz ihardungo da eta beti Erregearen izenean.

60. artikulua

1. Errege gaztearen tutorea Errege zenduak bere testamentuan izendaturiko pertsona izango da, adin nagusikoa izanik eta jaiotzez espainola; izendatu ez baldin bazuen, aita edo ama, alargun diren bitartean, tutore izango dira. Hauen ezean, Gorte Orokorrek izendatuko dute, baina Erregentzia eta tutore karguak ez dira batengan izango aita edo ama edo Erregearen arbaso zuzenak ez baldin badira.
2. Tutorego ihardunketa ere elkartezinekoa da beste kargu edo errepresentapen politiko batez.

61. artikulua

1. Erregeak, Gorte Orokorren aurrean aldarrikatzean, zin egingo du zintzoki bere funtzioak helburutzeko, konstituzioa eta legeak gorde eta gorde arazi eta hiritargoaren eskubideak errespetatu eta baita Erkidego Autonomoenak ere.
2. Printze oinordekoak, adin nagusia lortzean, eta Erregente edo Erregenteek beraien funtzioez jabetzean zin berbera egingo dute eta baita Erregearenganako leialtasuna ere.

62. artikulua

Erregeari dagokiona.
a) Legeak onetsi eta promulgatu.
b) Gorte Orokorrak bilerazi eta deuseztatu eta konstituzioan aurre ikusitako arauetara hauteskundeak bilerazi.
c) Erreferendumera bilerazi Konstituzioan aurre ikusitako kasuetan.
d) Gobernuko lehendakaritzarako hautagarria proposatu eta, behar denean, izendatu, eta baita haren funtzioei amaiera eman Konstituzioan aurre ikusitako arauen neurrian.
e) Gobernuko taldekideak izendatu eta banatu, lehendakariaren proposamenez.
f) Ministro Kontseiluetan erabakitako dekretuak espeditu, enplegu zibil eta militarrak konferitu eta legeen arabera ohore eta aipamenak eman.
g) Estatuko arazoez informatua izan eta hauen ondorioetarako Gobernuko lehendakariaren eskabidez egoki iruditzen zaionean Ministro Kontseiluko bilkurak presiditu.
h) Indar armatuen gorengo agintea.
i) Grazi Eskubidea baliatu legearen arabera, indultu baimen orokorren baimenik ezin du eman.
j) Erret Akademien babesgo Nagusia.

63. artikulua

1. Erregeak enbaxadore eta beste ordezkari diplomatikoak Kreditatzen ditu. Espainian atzerriko ordezkariak haren aurrean Kreditaturik daude.
2. Erregeari dagokio Estatuko baimena agertzea, itunen bidez nazioartekotasunki behartzeko, konstituzio eta legeen adostasunez.
3. Erregeari dagokio, Gorte Orokorren aurre baimenaz, gerra aldarrikatu eta bakea egitea.

64. artikulua.

1. Erregearen ekintzak Gobernu Lehendakariak berretsiak izango dira eta, honen ezean, dagokion Ministroak. Gobernuko Lehendakariaren proposatze eta izendatzea eta 99. artikuluan aurreikusiriko deuseztatzea Biltzar Lehendakariak berretsiak izango dira.
2. Erregearen ekintzen arduradunak berresten dutenak izango dira.

65. artikulua

1. Erregeak Estatuko Aitzin kontutik kantitate orokor bat jasotzen du bere Familia eta Etxea sostengatzeko eta hura libreki banatuko da.
2. Erregeak libreki izendatu eta txandatzen ditu bere Etxeko Kide zibil eta militarrak.

III. TITULUA

Gorte Orokorrez

LEHEN KAPITULUA

Ganbarez

66. artikulua

1. Gorte Orokorrak Espainiako herriaren adierazgarri dira eta haiek Diputatu eta Senatuaren biltzarreak osotzen ditu.
2. Gorte Orokorrek Estatuko legegintza boterea dute, aitzin kontuak onartzen, Gobernu ekintza kontrolatzen eta badituzte Konstituzioak ematen dizkien beste eskubideak ere.
3. Gorte Orokorrak ukiezinak dira.

67. artikulua

1. Inor ezin da izan era berean bi Ganbaratako kidea, ez eta gehitu Erkidego Autonomoaren Biltzar izendapena Diputatuen Biltzarrekoarekin.
2. Gorte Orokorreko kideak ez dira inoren aginteari lotuak izango.
3. Parlamentari bilerak arauzko deitze batez egiten ez badira ez ditu Ganbarak lotaraziko, eta beraien funtziorik ezin dute erabili ez eta pribilejiorik eduki ere.

68. artikulua

1. Biltzarrea gutxienez 300 Diputatuk eta gehienez 400ek osotzen dute, berauek bozketa orokorrez, libre, berdin , zuzen eta isilpean aukeratuak izanik legeak ezartzen duen arabera.
2. Hauteskunde barrutia probintzia da. Ceuta eta Melilla bakoitza Diputatu batez ordezkatua izango da. Legeak banatuko du Diputatugoa, haserako gutxiengo ordezkaritza barruti bakoitzari egokituz eta besteak populazioaren arabera banatuz.
3. Hautapena barruti bakoitzean egingo da ordezkaritza proportzionalaren bideak jarraiturik.
4. Biltzarra lau urtetarako hautatua da. Diputatuen aginpidea berauen hautapenetik lau urtetara bukatzen da edo Ganbararen deuseztatze egunean.
5. Espainol guztiak, beren politika eskubideen erabilpen osoan aurkitzen direnak hautesle eta hautagarriak dira.
Legeak aitortuko du eta Estatuak Espainiatik kanpo dauden espainolei bozketa eskubidearen iharduera eskainiko die.
6. Agintea bukatu ondoreneko hogeita hamar eta hirurogei egunen bitartean izango dira hauteskundeak. Biltzar hautatua hauteskundeak egin eta hurrengo hogeita bost egunen barruan bilerazia izango da.

69 . artikulua

1. Senatua lurraldeen ordezkaritzaren Ganbara da.
2. Probintzia bakoitzean lau senatore hautatuko dira bozketa orokor, libre, berdin, zuzen eta bozemaileen isilpean haietariko bakoitzetik lege organiko batek finkatzen duen arabera.
3. Irla probintzietan, irla bakoitza edo taldeka, kabildo edo Irla Kontseiluak barruti bat osatuko du Senatoreen hauteskundeetarako, hiru irla nagusiko —Gran Canaria, Mallorca eta Tenerife— bakoitzari hiru dagozkiolarik eta hurrengo irla eta irla taldeko bakoitzari bat: Ibiza-Formentera, Menorca, Fuerteventura, Gomera, Hierro, Lanzarote eta La Palma.
4. Ceuta eta Melillakoek, bakoitzak bi senatore hautatuko ditu.
5. Erkidego Autonomoek izendatuko dute gainera Senatore bat eta beste bat dagokion lurraldean milioi bat biztanleko. Izendatzea legegile Biltzarrari dagokio edo Erkidego Autonomoko erakunde kolegiatu Gorenari, Estatutuetan ezartzen denaren arabera, era guztietara egokizko ordezkaritza proportzionala aseguratzen dutelarik.
6. Senatua lau urtetarako hautatzen da. Senatoreen agintea hautapenetik lau urtetara bukatzen da edo Ganbararen deuseztatze egunean.

70. artikulua

1. Hauteskunde legeak mugatuko ditu Diputatu eta Senatuak hauta ezineko eta adiezineko arrazoiak era guztietan zera barneratuz:
a) Konstituzio Auzitegiko kideak.
b) Legeak mugatzen dituen Estatu Administrazioko goi arduradunak, Gobernu kideak izan ezik.
c) Herri Defendatzailea.
d) Lanean ari diren Magistratu, Epailari eta Fiskalak.
e) Militar profesionalak eta lanean ari diren Polizi eta Seguritate indarretako kideak.
f) Hauteskunde batzarre kideak.
2. Ganbara biotako kideen izendapen eta noragin baliapena epaile kontrolaren menpean izango da, lege hauteskundeak ezartzen duen arabera.

71. artikulua

1. Diputatu eta Senatoreek beraien funtzio ihardunketetan agertutako iritziengatik ukiezintasuna gozatuko dute.
2. Era berean Diputatu eta Senatoreek beraien agintaritza garaian inmunitateaz gozatuko dute eta delitu agirikoagatik bakarbakarrik atxilotuak izan daitezke. Ezin zaie errurik bota ez eta prozesatu ere dagozkien Ganbaren aldez aurretikako autorizapenik gabe.
3. Diputatu eta Senatuaren aurkako auziak Goren Auzitegiko zigor sailari dagokizkio.
4. Diputatu eta Senatariek beraiei dagozkien Ganbarek finkaturiko soldata jasoko dute.

72. artikulua

1. Ganbarek beraien Barne-Erregelak ezartzen dituzte, beraien aitzinkontuak autonomikoki onartu eta adostasunez Gorte Orokorretako Pertsonal Estatutua arautuz. Araudiak eta hauen osotasunean, era azken botoetara eramanak izango dira, gehiengo absolutoa behar izanik.
2. Ganbarek beraiei dagozkien lehendakari eta mahaiko beste kideak hautatzen dituzte. Elkarrekiko bilkuretan Biltzarre lehendakaria buru izango da eta Gorte Orokorreko Araudiaren arabera zuzenduak Ganbara bakoitzeko gehiengo absolutoaz onarturikoa.
2. Ganbaretako Lehendakariek hauen izenean erabiltzen dituzte botere administratibo eta polizi eskubideak beraiei dagozkien tokietako esparruan.

73. artikulua

1. Ganbarak urtero bilduko dira bi aldi arruntetako bilkuretan. Lehena, Irailetik Abendura, eta bigarrena, Otsailetik Ekainera.
2. Ganbarak aparteko bilkuretan bil daitezke Gobernuaren eskabidez, Diputazio Iraunkor edo edozein Ganbaratako gehiengo kide absolutoen eskakizunez. Aparteko bilkurak eguneko aztergai mugatu batez bileraziak izango dira eta bukatuak hura ahitzen denean.

74.artikulua

1. Ganbarak elkarrekiko bilkuretan bilduko dira legegintzakoak ez diren konpetentziak erabiltzeko II. Tituluak espreski Gorte Orokorrei iratxekitzen dizkienak.
2. Gorte Orokorretako erabakiak, 94., 1., 145., 2. eta 158., 2. artikuluetan aurreikusiak Ganbara bakoitzeko gehiengoen iritziz aukeratuko dira. Lehen kasuan, prozedura Biltzarretik hasiko da, eta beste bietan, Senatutik. Kasu biotan, Senatu eta Kongresua akordio batetara ez badatoz, Batzorde nahasi baten bidez saiatuko da Diputatu eta Senatoreen zenbakia berdina izanik. Batzordeak testu bat aurkeztuko du berau Ganbara biak botatuz. Ezarririk dagoen eran onartzen ez bada, biltzarrak gehiengo absolutoz erabakiko du.

75. artikulua

1. Ganbarek osoan eta Batzordez funtzionatuko dute.
2. Ganbarek Batzorde legegile iraunkorrengan lega dezakete lege propozisio edo proiektuaren onartzea. Bestalde, Osoak edozein une-tan eska dezake ordezkaritza honen gaia izan den lege proposizio edo proposamenaren eztabaida eta bozketa.
3. Aipatutako atalean erabakitik at gelditzen dira Konstituzio aldaketa Konstituzionala, nazioarteko arazoak, lege organiko eta oinarrizkoak eta Estatuko aitzinkontu Orokorrak.

76.artikulua

1. Kongresu eta Senatuak, eta haien kasuan Ganbara biak elkarekin, edozein interes publiko gai ikerketarako Batzordeak izenda ditzakete. Hauen erabakiak auzitegientzat ez dira betebeharrekoak izango, eta ez dituzte eragingo epaileen erabakiak. Hala eta guztiz ere, ikerketa ondorioaren berri egoki denean, aproposeko ekintzak, Ministeritza Fiskalari komunikatu beharko zaizkio.
2. Ganbaren eskabidez beharrekoa izango da azaltzea. Legeak arautuko ditu betebehar hau ez betetzeagatik ezarri ahal diren zigorrak.

77. artikulua

1. Ganbarek eskakizun bakarko eta kolektiboak jaso ditzakete, beti idatziz, hiritar agerpenetako aurkezpen zuzenak galeraziak geldituz.
2. Ganbarek jasotzen dituzten eskakizunak Gobernura bidal ditzakete. Gobernua haien azalpenen bat ematera beharturik dago Ganbarek eskatzen dioten bakoitzean.

78. artikulua

1. Ganbara bakoitzean Diputazio Iraunkor bat izango da gutxienez hogeita bat kidez horniturik, hauek talde parlamentarioak errepresentatuz, haien zenbaki garrantziaren proportziotan.
2. Diputazio Iraunkorraren Ganbara bakoitzeko Lehendakaria buru izango da eta eginbehar bezala 73. artikuluan aurreikusitakoak izango ditu, hots, Ganbarei dagozkien eskubideak beregan jasotzea
86. eta 116. artikuluen arabera, hauek deuseztuak izanez gero edo beraien agintea amaitu eta Ganbaren ahalmenez kezkatu, hauek bildurik ez daudenean.
3. Agintea amaituz edo deuseztatzean Diputazio Iraunkorrek beren eginbeharrak betetzen jarraituko dituzte Gorte Orokor berrietako Konstituzioa arte.
4. Egokizko Ganbara bildurik, Diputazio Iraunkorrak erabilitako gaiez eta erabakiez kontu emango du.

79. artikulua

1. Ganbarek akordioak onartzeko arauzkoki bildurik izan behar dute eta taldeka gehiengoaren parte hartzeaz.
2. Akordio hauek, baliakizuna izatekotan, bertako kide gehiengoak onartuak izan behar ditu Konstituzioak ezartzen dituen gehiengo bereziaren kaltetan edo lege organikoetan eta pertsonak hautatzeko Ganbara Erregelak ezartzen dituenak.
3. Senatore eta Diputatuen boza pertsonal eta ordezkatu ezinekoa da.

80. artikulua

Ganbaren bilkura orokorrak publikoak izango dira, Ganbara bakoitzean aurkako akordiorik ez baldin bada, gehiengo absolutuak onartua eta Erregelen arabera.

BIGARREN KAPITULUA

Legegintzaz

81. artikulua

1. Askatasun publiko eta oinarrizko eskubideen aurreramenduari dagozkionak, Autonomi Estatutuak onartu eta hautapen orokor erregimena Konstituzioan aurre ikusitako besteak dira lege organikoak.
2. Lege organikoen onartze, aldatze edo baztertzeak proiektu osoari buruzko kongresuaren gehiengo absolutoa exijituko du.

82. artikulua

1. Gorte Orokorrek Gobernuan ordezka dezakete lege mailan arauak emateko ahalmena gai mugatu batzuri buruzkoak, berauek aipatutako artikuluan sartu ez direnak izanik.
2. Legegintzarako ordezkaritza ontzat eman ahal da oinarri lege baten bidez haren zeregina testu artikulatuen sortzea denean edo lege arrunt batez testu legal ezberdin batzu batetan birmoldatu behar direnean.
3, Legegintzarako ordezkaritza hertsiki Gobernuari utzi beharko zaio gai mugatu bat denean eta haren erabilpenerako epe ziur bat ezarriz. Ordezkaritza agortuko da Gobernuak erabiltzen duen neurrian dagokion araberen argitalpenaz. Ezin izango da ulertu, emanda bezala, aipatu edo denbora mugatu gabe bada. Bestalde, subordezkapenak Gobernutik aparteko agintariei ezingo die utzi.
4. Oinarri legeek mugatuko dute zehazki legegintza ordezkaritzaren gai eta irizpidea eta hark erabiltzean, jarraitu behar diren funts eta irizpideak.
5. Testu legalak birmoldatzeko baimenak ordezkaritza funtsari dagokion arau ingurunea mugatuko du, zehaztuz testu bakar batetako formulapen soilera mugatzen den ahala barnetzen duen birmoldatu behar diren testu legalak arau, argi eta armonizatzea.
6. Auzitegiei dagozkien konpetentzien kaltetan jo gabe, Legegintzako ordezkaritzek, kasu bakoitzean, ezar ditzakete kontroleko formula gehigarriak.

83. artikulua

Oinarrizko legeek inoiz ezin dute:
a) Oinarrizko lege beraren aldaketa baimendu.
b) Atzeraeraginezko balioaz diktatzeko bide eman.

84. artikulua

Lege proposamen bat edo zuzenketa dirauen legezko ordezkaritzaren aurkakoa denean, Gobernuak ahal du fakultatu haren tramitapenaren aurka jartzeko. Orduan lege proposamen bat aurkez daiteke legezko ordezkaritzaren derogapen oso edo zatirako.

85. artikulua

Gobernuko erabakiek legezko ordezkaritza edukitzean Lege Dekretu titulua jasoko dute.

86. artikulua

1. Kasu berezi eta beharrizan premiatsuan, Gobernuak behinbehineko lege erabakiak eman ditzake, Dekretu-lege era harturik eta ezingo dute eraginik izan Estatuko oinarrizko erakunde ordenamenduan, ez eta, I. Tituluko hiritar arautuen eskubide, betebehar eta askatasunik, ezta Erkidego Autonomoen erregimenik, ezta hauteskunde Orokor Eskubiderik ere.
2. Dekretu-legeak, behingoan, Diputatuen Biltzar osoaren eztabaida eta bozketara meneratuak izango dira, haren promulgapenetik hurrengo hogeita hamar egunetara bildua ez baldin bada hartarako deituz. Biltzarrak aipatu epe barruan erabaki beharko duela haren konbalidapen edo baztertzea, horretarako Erregelak prozedura berezi eta sumari bat ezarriz.
3. Goiko atalean ezarritako epe barruan, Gorteek premiatsu prozeduraz lege proiektu bezala tramita ditzakete.

87. artikulua

1. Legegintza iniziatiba Gobernu, Kongresu eta Senatuari dagokio, Konstituzio eta Ganbaren Erregelen arabera.
2. Erkidego Autonometako Biltzarrek eska diezaiokete Gobernuari lege proiektu bat aukeratzea edo Biltzar Mahaira lege proposamen bat bidaltzea, Ganbara harengan, gehien jota Biltzarreko hiru kide delegatuz eta beraren defentsaz arduratuz.
3. Lege organiko batek arautuko ditu erabilpen erak eta herri iniziatibaren baldintzak, lege proposamenak aurkezteko. Edonola ere, gutxienez 500.000 sinadura ospetsu exijituko dira. Lege organikoko gai berean, zergadura edo nazio artekoetan, edo grazi eskubide bakarrari dagokionean ez da iniziatibarik izango.

88. artikulua

Lege proiektuak Ministroen kontseiluan onartuko dira, biltzarrera meneratuz. Haiei buruz erabaki hartzeko arrazoibide eta behar diren aitzindariz lagunduak izango dira.

89. artikulua

1. Lege proposamenen tramitapena Ganbaretako Erregelek arautuko dute lege proiektuei dagokien lehentasunak legegintza iniziatibaren erabilpena eragotzi gabe 87. artikuluak arautzen duen arabera.
2. Lege proposamenak, 87. artikuluaren arabera, Senatuak kontutan hartzen baldin baditu, Biltzarrera igorriko dira hontan tramitatzeko halako proposamen bezala.

90. artikulua

1. Diputatuen Biltzarrak lege arrunt edo organiko bat onartuz gero, bertako Lehendakariak hontaz berehalaxe kontua emango dio Senatuko Lehendakariari, honek bestearen eztabaida menderatuz.
2. Senatuak, bi hilabeteren barruan, testua jasotako egunetik hasita, ahal du, arrazoitutako mezu bidez, betoa ezarri edo hartan zuzenketak sartu. Betoa gehiengo absolutuak onartua izan behar du. Proiektua ezin zaio Erregeari menderatu Biltzarrak gehiengo absolutuz berretsi gabe, betoaren kasuan, lehen testua, edo gehiengo soilez haren aurkezpenetik bi hilabeteren epean, edo zuzenketei buruz erabakirik hartu, onartuz edo gehiengo soilez.
3. Senatuak betatzeko edo proiektua zuzentzeko duen bi hilabeteko epea berezko hogei egunetara gutxituko da Gobernuak edo Diputatuen Biltzarrak premiatsu deklaratutako proiektuetan.

91. artikulua

Erregeak, hamabost eguneko epean, berretsiko ditu Gorte Orokorrek onartutako legeak, eta promulgatu eta aginduko du haien berehalaxeko argitalpena.

92. artikulua

1. Garrantzi haundiko erabaki politikoak hiritargoaren kontsulta Erreferendumera meneratuak izan daitezke.
2. Erreferendum deia Erregeak egingo du, Gobernuko lehendakariaren proposamenez, aldez aurretik Diputatuen Biltzarrak baimendurik.
3. Lege organiko batek arautuko ditu baldintzak eta Konstituzio hontan aurrez ikusitako Erreferendumaren mota ezberdinetako prozedura.

HIRUGARREN KAPITULUA

Nazioarteko itunez

93. artikulua

Lege organikoaren bidez baimena itunak sinatzeke eman daiteke; hauek direla eta, nazioarteko erakunde edo instituzio bati atxekitzen zaio Konstituziotik ondorio daitekeen konpetentzien erabilpena. Gorte Orokor edo Gobernuari dagokio, itun hauek betetzeko garantia. Baita ere nazioarteko edo naziogaineko erakundeek emandako erabakiak ere.

94. artikulua

1. Estatu baietzaren prestapena, itunen bidez behartzeko, Gorte Orokorren aldez aurreko autorizapena beharko da hurrengo kasuotan:
a) Politika kutsuzko itunetan.
b) Militar kutsuzko itunetan.
c) Estatuko osotasunari ikutzen dioten itun edo hitzarmenetan, I. Tituluan ezarritako oinarrizko eskubide eta betebehar itunetan.
d) Herri Hazienda barnetzen dituzten finantziar betebehar itun edo hitzarmenetan.
e) Legeren baten baztertze edo aldaketan edo hura betetzeko eskatzen diren lege erabakiak itun edo hitzarmenetan.
2. Bai Kongresua eta bai Senatua berehalaxe informatuak izango dira gelditzen diren itun edo hitzarmenetako erabakiez.

95. artikulua

1. Nazioarteko tratatu bat egitekotan Konstituzioaren aurkako akordioak izanez, aldez aurreko berrikusketa Konstituzionala exijituko du.
2. Gobernuak edo edozein Ganbarak eska diezaioke Konstituzional Auzitegiari aldarrika dezala kontraesanik dagoen ala ez.

96. artikulua

1. Nazio arteko tratauak balioz eginak, Espainian ofizialki argitaratuz gero, barne ordenamenduaren parte izango dira. Haien erabakiak bakar-bakarrik derogatu, aldatu edo baztertu ahal dira itun hauen arabera edo nazioarteko Zuzenbide arau orokorren arabera.
2. Nazioarteko itun eta hitzarmenak salatzeko, 94. artikuluan, haiek onartzeko aldez aurreko prozedura hura erabiliko da.

 

IV. TITULUA

Gobernu eta Administrazioaz

97. artikulua

Gobernuak barne eta kanpoko politika gidatuko du, baita Administrazio zibil eta militarra eta Estatuaren defentsa ere. Aginte boterea eta arauzko ahalmena erabiliko ditu Konstituzio eta legeen arabera.

98. artikulua

1. Gobernua hauek osotzen dute: Lehendakariak, lehendakariordeak, Ministro eta legeak ezartzen dituen beste kideak.
2. Lehendakariak Gobernu ekintza gidatzen du eta Gobernuko beste kideen eginbeharrak koordinatzen, baina hauek izango dira zuzenki gestioaren erantzuna emango dutenak.
3. Gobernu kideek ezin dute beste ordezko eginbeharrik bete agindu parlamentario propioetik aparte, ez eta beste eginkizun publikorik ere beraien arduran sartzen ez dena, ez eta ekintza profesional edo merkataritza-ekintzik ere.
4. Legeak arautuko ditu Estatutua eta Gobernu kideen elkarezintasunak.

99. artikulua

1. Diputatuen biltzarreko berriztatze bakoitzaren ondoren, eta beste balizko konstituzionaletan honela prozeditzean, Erregeak, aldez aurretikako kontsulta eginik errepresentapen parlamentarioaz, izendatutako talde politikoen errepresentapenarekin, eta Biltzarreko lehendakariaren bidez, Gobernuko lehendakaritzarako hautagarri bat proposatuko du.
2. Aipatutako atalaren arabera proposaturiko hautagarriak Diputatuen biltzar aurrean azalduko du sortu nahi duen Gobernuaren egitarau politikoa; eta Ganbaren konfidantza eskatuko du.
3. Diputatuen Biltzarrak, bere kideen gehiengo absolutuaren botuaz kandidatu hari konfidantza emango balio, Erregeak lehendakari izendatuko luke. Gehiengo hura lortu ezik, proposamen berdina lehengotik berrogeita zortzi ordu igaroz gero berriz ere botoetara era-mango da, eta konfidantza emanda bezala, ulertuko da gehiengo soila lortzen baldin bada.
4. Aipatu botazioak eginik inbestidurarako konfidantza ez baldin bada jasotzen, goiko ataletan aurrez ikusitako elkar jarrai proposamenak tramitatuko direla.
5. Lehen botazio eta inbestiduratik bi hilabete igaro ondoren, Biltzar konfidantzarik inork ez baldin badu jaso, Erregeak Ganbara biak deuseztatuko ditu eta hauteskunde berriak bilerazi Biltzarreko lehendakariaren berrespenaz.

100. artikulua

Beste Gobernu kideak Erregeak izendatu edo baztertuko ditu lehendakariaren proposamenez.

101.artikulua

1. Gobernua hauteskunde orokorren ondoren deuseztatuko da, baita Konstituzioan aurrez ikusitako konfidantza parlamentarioa galtze kasuetan edo bere lehendakariaren uztean edo hiltzean.
2. Deuseztaturiko Gobernuak, Gobernu berriak karguz jabetu arte eginbeharrak beteko ditu.

102. artikulua

1. Lehendakariaren eta Gobernuko beste kideen erantzunkizun kriminala, dagokionean, exijigarri izango da Gorengo auzitegiko Penal Sail Aretoan.
2. Salakuntza traizioz edo haien funtzio erabilpenetan Estatuko Seguritatearen aurka joango balitz, bakar-bakarrik plantea daiteke Biltzarreko kideen laugarren partearen iniziatibaz eta bere gehiengo absolutoaren onartzeaz.
3. Erret-grazi eskubidea artikulu hontako balizko batetarako ere ezin da aplikagarria izan.

103. artikulua

1. Administrazio publikoak objetiboki zerbitzatzen ditu interes orokorrak eta efikazia, hierarkia, deszentralizapen, deskonzentrapen eta koordinaketa oinarriz lege eta Zuzenbidearen mendera osoaren arabera jokatzen du.
2. Estatuko Administrazio organoak legearen arabera sortu, zuzendu eta koordinatuak izango dira.
3. Legeak arautuko du herri funtzionarien estatutua, funtzio publikoan sartzea meritu eta gaitasun printzipioez, sindikapen eskubidean iharduntzeko berezitasunak, elkartezintasun sistema eta beraien eginkizunak betetzean inpartzialtasun garantiak.

104. artikulua

1. Indar eta Seguritate taldeak, Gobernuaren mende, betebehar bezala eskubide eta askatasun iharduntze librearen babestea eta hiritargoaren seguritatea garantizatzea.
2. Lege organiko batek finkatuko ditu eginbeharrak, ekintzako oinarrizko printzipioak eta baita, Indar eta talde, seguritate estatutuak ere.

105. artikulua

Legeak zera arautuko du:
a) Hiritarren audientzia, zuzenki edo legeak aitortutako erakunde eta elkarteak, haiei dagozkien administral erabakietako elaborapen prozeduran.
b) Artxibo eta Erregistroetara hiritarren sarbidea, Estatuko defentsa eta seguritateari dagokiona, delituen hautematez eta pertsonen barrukotasuna salbuespenduz.
c) Sortu behar den administral ekintzaren prozedura, eta behar denean, interesatuaren entzutea garantizatuz.

106. artikulua

1. Auzitegiek kontrolatzen dituzte arauzko ahalmena eta administral ekintzaren legalitatea, eta hau justifikatzen duten helburuen menpekotasuna.
2. Partikularrek, legeak finkatutakoaren arabera, jasaten duten edozein gaitz, ondasun eta eskubideengatik kalte orderako eskubidea dute, indar nagusigo batez izan ezik, gaitza herri zerbitzuetarako ondorio bat denean.

107. artikulua

Estatu Kontseilua Gobernu gorengo organo kontsultiboa da. Lege organiko batek arautuko ditu haren osaketa eta konpetentzak.

V. TITULUA

Gobernu eta Gorte Orokorren arteko harremanez

108. artikulua

Gobernuak erantzuten du solidaritatez Diputatuen Biltzarraren aurrean bere gestio politikoaz.

109. artikulua

Ganbarek eta beren Batzordeek, jaso ditzakete, beren lehendakariaren bidez, Gobernuarengandik honen Departamentu eta Estatuko edozein agintari eta Erkidego autonomoengandik behar dituzten informazio eta laguntza.

110. artikulua

1. Ganbarek eta bere Batzordeek Gobernuko kideen presentzia eska dezakete.
2. Gobernuko kideek Ganbara eta Batzordeetako bilkuretara sarbiderik badute eta baita haietan entzun arazteko ahalmena ere, eta eska dezakete, beraien Departamentuetako funtzionariek, haietan informatzea.

111.artikulua

1. Gobernua eta bere kide guztiak Ganbaretan formulatzen diren eskaera eta galderetara menderatuta daude. Eztabaida mota hontarako Barne Erregelek astebeteko epe gutxiengoa ezarriko dute.
2. Edozein eskaerek arrazoi eman dezake mozio batetara bertan Ganbarak bere jarrera ager dezan.

112. artikulua

Gobernu Lehendakariak, Ministro Kontseiluan aurrez ikusitako eztabaidaz Diputatuen biltzar aurrean ager dezake bere egitarauko konfidantza arazoa edo politika orokorraren adierazpen bat. Konfidantza emanda bezala ulertuko da Diputatuen gutxiengo soilak haren alde botua ematean.

113. artikulua

1. Diputatuen Biltzarrak Gobernu erantzunkizun politikoa eska dezake zentsura mozioaren gehiengo absolutu aukeraren bitartez.
2. Zentsura mozioa, gutxienez Diputatuen hamargarrenak proposatua, eta barnetu beharko du Gobernuko lehendakaritzarako hautagarri batek.
3. Zentsura mozioa ez da botatu beharko bere aurkezpena egin eta bost egun igaro arte. Epe honen barruko bi egunetan hautakizun proposamenduak aurkez daitezke.
4. Zentsura proposamendua Biltzarrak onartzen ez baldin badu haren sinatzaileek ezin dute aurkeztu besterik epe berdinetako bilkuretan.

114. artikulua

1. Biltzarrak Gobernuari konfidantza ukatzen badio, honek bere dimisioa Erregeari aurkeztuko dio, berehalaxe Gobernuko Lehendakaria izendatuz, 99. artikuluan erabakitzen den arabera.
2. Biltzarrak beste zentsura proposamen bat onartzen baldin badu, Gobernuak bere dimisioa Erregeari aurkeztuko dio eta hau barnetzen den hautagarria Ganbararen konfidantza jasoa bezala izango du 99. artikuluan aurrez ikusten den ondorioetarako, Erregeak Gobernu Lehendakari aurkeztuko du.

115. artikulua

1. Gobernu Lehendakariak, Ministro Kontseiluaren aurrez ikusitako deliberapenaz, eta bere ardurakizun bakarrez, proposa dezake Biltzar, Senatu edo Gorte Orokorren deuseztatzea, hura Erregeak dekretatua izanik. Dekretua deusezteak hauteskundeen data finkatuko du.
2. Deusezte proposamena ezingo da aurkeztu zentsura proposamendua tramitean ari denean.
3. Ez da deusezte berririk izango azkenetik urte bat igaro arte, 99. artikuluko 5. atalean erabakitzen dena ez baldin bada.

116. artikulua

1. Lege organiko batek arautuko ditu alarma, salbuespen eta sitiapen egoerak eta baita dagozkien konpetentzia eta mugaketak.
2. Alarma egoera Gobernuak aldarrikatuko du Ministro Kontseiluan erabakitako Dekretuaren bidez gehien jota hamabost eguneko epea izanik, Diputatuen biltzarrari kontua emanez, hura hontarako berehalaxe bildurik eta beronen baimenik gabe epe hura ezingo da luzatu. Dekretuak finkatuko du lurralde barrutia eta noraino heltzen diren aldarrikatzen denaren ondorioak.
3. Salbuespen egoera, Gobernuak aldarrikatuko du Ministro Kontseiluan erabakitako dekretuaren bidez, Diputatuen Biltzarrean aurrez ikusitako baimenaz. Salbuespen egoera baimentze eta aldarrikatzeak espreski bere mugak finkatu behar ditu, noraino heldu ahal denaren lurralde ingurunea eta haren iraupena, hau hogeita hamar egunetik gora luzatu ezinik, baldintza berdinez, epe berdinera luzatu ahal izanik.
4. Sitiapen egoera Diputatuen Biltzarreko gehiengo absolutuak aldarrikatuko du, Gobernuaren proposamen esklusiboz. Biltzarrak finkatuko ditu haren lurralde ingurunea, iraupen eta baldintzak.
5. Biltzarra ezingo da deuseztatu artikulu hontan barnetzen diren egoerak aldarrikaturik dauden bitartean, automatikoki Ganbarak bileraziak izanik bilkura garaian ez baldin badira. Hauen funtzionamendua, Estatuko beste botere Konstituzionalak bezala ezingo dira eten egoera hauek dirauten bitartean.
Biltzarra deuseztatuz edo haren agintza amaituz aipatutako edozein egoera gertatzen baldin bada, biltzarreko konpetentziak Diputazio Iraunkorrak bereganatuko ditu.
6. Alarma, salbuespen eta sitiapen egoera aldarrikatzeak ez du Gobernuaren erantzukizun oinarria aldatuko, ez eta haren funtzionariena ere Konstituzio eta legeetan aitorturik.

VI. TITULUA

Auzi Boterez

117. artikulua

1. Justizia herriari dario eta Erregearen izenean auzi botereko Epailari eta Magistratuek administratzen dute, haiek independiente, mugi ezinak, arduradun eta bakarrik legearen aginpera menderatuak.
2. Epailari eta Magistratuak ezin dira banatu, eragotzi, tokiz aldatu ez eta erretiratu arrazoi batengatik ez baldin bada eta legean aurrez ikusitako garantiez.
3. Era guztietako auzietan jurisdikzio ahalmenaren ihardunketa, epaituz eta epaitutakoa betez, legeek finkatutako Epaitegi eta Auzitegiei dagozkie zehazki, konpetentzia arauak eta berauek ezartzen duten prozeduraz.
4. Epaitegi eta Auzitegiek goiko apartatuak markatutako funtzioetatik at ez dute ihardungo eta bai legeak espreski emandakoak edozein eskubideren garantiaz.
5. Batasun jurisdikzionalaren funtsa Auzitegien eratze eta funtzionamenduen oinarria da. Legeak arautuko du jurisdikzio militarraren iharduntzea zehazki militar esparruan eta sitiapen egoera balizkoetan Konstituzioko printzipioen arabera.
6. Salbuespen Auzitegiak galerazten dira.

118. artikulua

Beharrezkoa da betetzea Epailari eta Auzitegien epaitzak eta beste erabaki tinkoak eta baita hauek eskaturiko laguntza eskaintzea epaibide garaian eta erabakitakoa betetzean ere.

119. artikulua

Justizia dohainik izango da legeak honela erabakitzen duenean eta, edozein eratan, auzitan aritzeko baliakizun nahikorik ez dutela erakusten dutenentzat.

120. artikulua

1. Auzi Ekintza jendaurrekoak izango dira, prozedura legeek aurreikusten duten salbuespenez.
2. Prozedura nagusiki ahozkoa izango da, batez ere kriminal arazoetan.
3. Epaiak arrazoituak izango dira eta jendaurrean aldarrikatuak.

121. artikulua

Epailari errakuntzagatik egindako kalteek, eta era berean Justiziadministrazio funtzionamendu normalaren ondorio bezala direnek kalte-ordain eskubide bat emango dute Estatuaren kontura, legearen adostasunez.

122. artikulua

1. Auzi botereko lege organikoak finkatuko du Epaitegi Auzitegien izaera, funtzionamendu gobernamendua, baita karreradun Epailari eta Magistratuen estatutu juridikoa Talde bakar bat eginik, eta Justizi-administrazioaren zerbitzutako pertsonalarena.
2. Botere Judizialaren kontseilu orokorra bere gobernamendu organoa da. Lege organikoak bere estatutua ezarriko du eta bere kideen elkartezintasun eta funtzioen erregimena, batez ere izendatze, igote, inspekzio eta erregimen diziplinario arazoetan.
3. Auzi botereko Kontseilu Orokorra Auzitegi Gorenaren lehendakariak osotua izango da, berak lehendakatuko du, eta gainera Erregeak bost urtetarako izendatutako hogei kideez. Hauetatik, lege organikoak ezartzen duen eran hamabi maila judizial guztietako Epailari eta Magistratu; lau Diputatuen Biltzarraren proposamenez eta lau Senatuarenean, kasu biotan abokatu eta beste jurista kideen bost zatitako gehiengoak hautatuak, denak aitorturiko konpetentziakoak eta beren profesioetan hamabost urte baino gehiagotan arituak.

123. artikulua

1. Auzitegi Gorena, Espainia osoko jurisdikzioaz, maila guztietako gorengo organo jurisdikzionala da, garantia konstituzional gaietako erabakietan izan ezik.
2. Auzitegi Gorengo Lehendakaria Erregeak izendatua izango da, Auzi Botereko Kontseilu Orokorraren proposamenez, legeak finkatzen duen arabera.

124. artikulua

1. Ministeritza Fiskalak, beste organoei agindutako funtzioetatik salbu, misio bezala legalitatearen defentsarako justiziaren eraginpena bultzatzea du, baita hiritargoaren eskubideak zaintzea eta legeak berez edo interesatuen eskabidez babestutako interes publikoa begiratzea, eta baita Auzitegien independentziaz beilatzea eta hauen aurrean giza sozialaren asetasuna eskuratzea.
2. Ministeritza Fiskalak iharduntzen ditu bere funtzioak dagozkion organoen bitartez batasun ekintza eta dependentzia hierarkiaren printzipioen arabera, eta edozein kasutan legalitate eta inpartzialtasunari lotuz.
3. Legeak arautuko du Ministeritza Fiskaleko estatutu organikoa.
4. Estatu Fiskal Orokorra Erregeak izendatua izango da, Gobernuaren proposamenez, auzi botereko Kontseilu Orokorra entzun ondoren.

125. artikulua

Hiritargoak herri ekintzan ihardun ahal du eta Epaimahaiko erakundearen bitartez Justizia Administrazioan parte hartu, legeetara eta berak finkatzen dituen prozesu penaletan, eta baita ohiturazko eta tradizional auzitegietan ere.

126. artikulua

Polizia judiziala Epailari, Auzitegi eta Ministeritza Fiskalaren menpe dago legeak finkatzen duen arabera, delitu ikertze funtzioetan eta delitugilearen aurkitze eta asegurantzetan.

127. artikulua

1. Epailari eta Magistratu, baita Fiskalek lanean ari direnean, ezin dute beste kargu publikorik ukan, ez eta alderdi politiko edo sindikatoetan parterik hartu ere. Legeak ezarriko ditu Epailari, Magistratu eta Fiskalen sistema eta elkarte profesional motak.
2. Legeak ezarriko du auzi botere kideen elkartezineko erregimena, eta haien independentzia osoa aseguratu beharko du.

VII. TITULUA

Ekonomia eta Hazienda

128. artikulua

1. Herri guztiko aberastasuna, honen era guztiak eta beronen jabetza edozein motatakoa izanik interes orokorraren menpe dago.
2. Ekonomia ekintzan herri iniziatiba aitortzen da. Lege bitartez erreserba dakioke sektore publikoari baliazpen edo behar-beharrezko zerbitzuak, batez ere monopolio kasuetan eta era berean, interes orokorrak exijitzen duenean, entrepresetan eskusartzea erabakiz.

129. artikulua

1. Legeak ezarriko ditu Giza Asegurantzan eta organismo publikoen ekintzan interesaturik parte-hartze erak, hauen eginbeharrak bizitza kalitate edo ongitasun orokorrari zuzenki ikutzen baitio.
2. Botere publikoek bultzatuko dituzte egiazki entrepresan partehartze era ezberdinak eta bizkortuko, legislapen egoki baten bidez, kooperatiba elkarteak. Baita jarriko dituzte bideak langileek haien bitartez ekoizpen medioetako propietatean sarbiderik izan dezaten ere.

130. artikulua

1. Botere publikoek sektore ekonomiko guztien aurrerapen eta modernizapenean lagunduko dute eta, batez ere, nekazaritza, abeltzantza, arrantza eta eskulangintza espainol guztien bizitza maila berdina izan dadin.
2. Helburu berdinez, mendi aldeei tratamendu berezi bat eskainiko zaie.

131. artikulua

1. Estatuak, lege bidez, planifika dezake ekonomiko ekintza orokorra beharrizan kolektiboei erantzuteko, herrialde eta sektoreetako aurreramendua oreka eta armonizatzeko, errenta eta aberastasun hazkuntza eta hauen banaketa zuzenagoa piztu.
2. Gobernuak planifikapen proiektuak elaboratuko ditu Erkidego autonomoek emandako aurreikuspenen arabera eta sindikatuen kontseilaritza eta laguntzaz, eta baita erakunde profesional, entrepresari erakundeak eta ekonomikoenaz ere. Hartarako, kontseilu bat sortuko da, honen osotze eta funtzioak legez aurrera eramateko.

132. artikulua

1. Legeak arautuko du herri ondasunen erregimen juridikoa eta baita komunalak ere, bestelaketa, ezinbestekotasun eta ezinbestekotasun printzipioetan oinarriturik, baita haien gaitzestasunean ere.
2. Domeinu publiko estataleko ondasunak legeak finkatzen dituenak dira eta, edozein kasutan, itsas-lehor aldea, hondartzak, itsas ingurunea eta ekonomiko aldeko berezko baliapenak eta plataforma kontinentala.
3. Legez arautuko dira Estatu Ondarea eta Ondare Nazionala, honen administrazio, defentsa eta jagotea.

133. artikulua

1. Zergak ezartzeko, jatorrizko ahalmena, lege bitartez, esklusiboki, Estatuari dagokio.
2. Erkidego Autonomo eta tokiko Korporazioek ezar eta exiji ditzakete zergak, Konstituzio eta legeen arabera.
3. Edozein etekin fiskala Estatuko zergei dagokiena legearen arabera ezarri beharko da.
4. Administrazio publikoek bakarrik betebehar finantziarrak kizkur ditzakete eta gastuak sor, legeen arabera.

134. artikulua

1. Gobernuari dagokio Estatuko Aintzinkontu Orokorren elaborapen eta Gorte Orokorrei haren azterketa, zuzenketa eta onartzea.
2. Estatuko Aintzinkontu Orokorrak urtero aldatuko dira, sail publiko estataleko gastu eta sarrera guztien osotasuna barneratzen dute eta beraietan esleituko da Estatuko zergei dagozkien mozkin fiskalen prezioa.
3. Gobernuak Diputatuen Biltzarraren aurrean Estatuko Aintzinkontu Orokorrak aurkeztu beharko ditu, gutxienez hiru hilabete lehenago, urtea bukatu baino lehen.
4. Aintzinkontuen legea dagokion ekonomiko ihardunaldiaren lehen eguna baino lehen onartzen ez baldin bada, automatikoki aurreko ihardunaldiko Aintzinkontuak berrien onartzea iritsi arte luzatuak izango dira.
5. Estatuko Aintzinkontu Orokorrak onartuz gero, Gobernuak lege proiektuak aurkeztu ditzake gastu publikoen gehitzea edo gutxitzea barneturik ihardunaldi aintzinkontuetako sarrerei dagozkienak.
6. Edozein proposamen edo zuzenketa kredituetan gehitze edo gutxitzea barnetzen duenak Gobernuaren baimena behar du tramita-pena lortzeko.
7. Aintzinkontuen legeak ezin du zergarik sortu. Alda dezake oinarrizko zerga lege batek honela aurreikusten duenean.

135. artikulua

1. Gobernua legez baimendua izan behar du Zor Publikoa igortzeko edo kreditua kizkurtzeko.
2. Interesen ordainketa egiteko kredituak eta Estatuko Zor Publikoaren kapitala beti ulertuko dira aintzinkontuen gastuen egoeran
sarturik eta zuzenketa edo aldatzerik ez dute izango emisio legearen baldintzetara egokitzen diren bitartean.

136. artikulua

1. Kontu Auzitegia da kontuen fiskalizatzaile goren organoa eta Estatuko gestio ekonomikoarena eta baita publiko sailarena ere. Zuzenki Gorte Orokorren menpe izango da eta bere funtzioak haien ordezkaritzez ihardungo ditu Estatuko Kontu Orokorreko aztertze eta frogaketan.
2. Estatu kontuak eta sail publiko estatalarenak kontu Auzitegiari emango zaizkio eta honek zentsuratuko ditu.
Kontu Auzitegiak, bere eremuaren kalterik gabe, Gorte Orokorretara urtero txosten bat bidaliko du eta bertan, dagokionean, haren iritziz hutsak edo ardurakizunak egiten direnean komunikatuko ditu.
3. Kontu Auzitegi kideek independentzia eta mugiezintasuna izango dute eta Epailarien antzera elkartezintasunaren menpe egongo dira.
4. Lege organiko batek arautuko ditu Auzitegiko konposamen, eratze eta funtzioak.

VIII. TITULUA

Estatu lurralde eratzeaz

LEHEN KAPITULUA

Oinarri Orokorrak

137. artikulua

Estatua lurraldez udal, probintzia eta sortuko diren Erkidego Autonomoez eratzen da. Entitate guztiak berari dagozkien interesen gestiorako autonomia dute.

138. artikulua

1. Estatuak garantizatzen du solidaritate oinarriaren egiazko betetzea konstituzioko 2. artikuluan eskeinia, lurralde espainoleko parte ezberdinetan, oreka ekonomiko, egoki eta justuaren jarrera babestuz, eta bereziki irlen egoera kontutan edukirik.
2. Erkidego Autonomo ezberdinetako Estatutuen desberdintasunek inoiz ez dute esan nahiko pribilegio ekonomiko edo sozialik.

139. artikulua

1. Espainol guztiek eskubide eta betebehar berdinak dituzte Estatuko edozein lurraldetan.
2. Inolako angintarik ez dezake har zuzenki edo zeharki zirkulapen askatasunak oztopatzen dituen neurririk ez eta Espainiako lurralde osoan pertsonen ezarrera eta ondasunen eta zirkulapen askatasunik ere.

BIGARREN KAPITULUA

Tokiko Administrazioaz

140. artikulua

Konstituzioak udalen autonomia garantizatzen du. Udalek legezko nortasun osoa dute Udalen gobernua eta administrazio, alkate eta zinegotziz hornituriko udalbatzarrei dagozkie. Zinegotziak auzakideek aukeratuak izango dira, legeak esaten duen erara eta bozketa orokor, berdin, aske, zuzen eta isil baten bidez. Alkateak zinegotziek edo auzakideek aukeratuak izango dira. Batzarre irekiaren beharrak legeak arautuko ditu.

141. artikulua

1. Probintzia legezko nortasun osoa duen toki erakunde bat da, Estatuaren betekizuna betetzeko eta udalek eta lurralde antolaketek mugatua. Probintziaren edozein muga aldaketa Gorte Orokorretan eta Lege Organiko baten bidez egin behar da.
2. Probintzietako gobernua eta administrazio autonomoa Diputazio edo bestelako ordezkotasundun erakundeei dagokie.
3. Zilegi da probintzi arteko udal elkarteak sortzea.
4. Artxipelagoetan irla bakoitzak gainera bere administrazioa izango du Kabildo edo Kontseilu eran.

142. artikulua

Tokiko Haziendak bertako Erakundeei dagozkien betekizunei aurrera emateko beharrezkoa den dirua izan beharko dute, eta diru iturri ziurrenak, beraiek ezarritako zergek, eta Erkidego Autonomo eta Estatutokoetatik datozkienek osatuko dute.

HIRUGARREN KAPITULUA

Erkidego Autonomoez

143. artikulua

1. Konstituzioaren 2. artikuluak onartzen duen autonomia eskubidea erabiltzeko, mugakide izanik eta historia, kultur eta ekonomi ezaugarri berdintsuak dituzten probintziak, irla lurraldeak eta historikoki herrialde nortasun bat izan dutenek bere autogobernua lor dezakete eta titulu hontan eta prestatzen dituzten Estatutuak beteaz Erkidego Autonomo bat sor dezakete.
2. Autonomi bidea Diputazioei edo irla arteko Erakundeei dagokie, eta Probintzia edo irla bakoitzaren hauteskunde zerrendaren gehiengoa osatzen duten Udalen hirutik biri. Betebehar hauek, tokiko
erakundeak alor hontan lehen erabakia hartuz gero, hurrengo sei hilabetetan bete beharko dira.
3. Iniziatiba hau, aurrera ateratzen ez bada, bost urte igaro ondoren bakarrik berregin daiteke.

144. artikulua

Gorte Orokorrek, lege organikoaren bidez, eta nazioaren onerako erabaki dezakete:
a) Erkidego Autonomoak onartzea, nahiz eta bere mugak probintzia baten barnean gelditu, eta 143. artikuluaren lehen sailean eskatzen dena bete ez.
b) Probintzia eraketa barnean sartu gabeko lurralde bati Autonomi Estatutua ematea edo erabakitzea.
c) 143. artikuluaren 2. sailak aipatzen duen tokiko erakundearen iniziatiba, haren ordez betetzea.

145. artikulua

1. Inolaz ere ez da onartuko Erkidego Autonomoaren Federakuntzarik.
2. Estatutuetan aipa daitezke, Erkidego Autonomoek dituzten gestio eta eginkizunak betetzeko elkartea eta Gorte Orokorren kontu emateko aldian, beharrezko gertatzen diren baldintza, betebehar eta erak. Bestelakoetan, Erkidego Autonomoen lankidetzak Gorte Orokorren baietza behar du.

146. artikulua

Estatutu proiektua Diputazioetako edo Irla arteko erakundeetako ordezkariek eta Gorteetako Diputatu eta Senatoreek osaturiko biltzarrak egina izango da, eta lege bezala onartua izateko Gorteetara bidalia.

147. artikulua

1. Konstituzio honen arabera, Erkidego Autonomo bakoitzeko oinarrizko legeak izango dira Estatutua, eta Estatuak bere lege ordenamenduaren zati bat bezala onartu eta zainduko du.
2. Autonomi Estatutuak bete beharko ditu ondorengo baldintzok:
a) Historikoki ondoen dagokion Erkidegoaren izena
b) Lurraldearen mugatzea
c) Beren erakunde autonomoen izen antolaketa eta egoitza
d) Konstituzioaren arabera bereganaturiko, eginkizunak eta betetzeko beharrezko diren zerbitzuen aldaketa egiteko oinarriak.
3. Estatutuak aldatzeko, bertan jarritako baldintzak bete beharko dira eta nahitaezkoa gertatzen da, Gorte Orokorrek onartzea lege organiko baten bidez.

148. artikulua

1. Erkidego Autonomoek har ditzazketen konpetentziak alor hontakoak dira:
1.º Autogobernurako Erakunde antolaketa.
2.º Bere lurralde barneko Udalen barruti aldaketa, eta orokorki Estatuaren administrazioari tokiko gorporazioetan dagozkiona, eta tokiko erregimen legeak onartzen duen aldaketa maila.
3.º Lurralde, hirigintza, eta etxegintza eraketa.
4.º Erkidego Autonomoaren lurralde barrutian zehar igarotzen diren eta interesgarri zaizkion Herri Lanak.
5.º Erkidego Autonomoaren lurralde barrutian zehar bakarrik igarotzen diren trenbide eta bideak eta era berean trenbidez, bidez, eta kablez egiten den garraioa.
6.º Babesportu, jolasportu eta aireportua eta, orokorki, merkatal harremanetarako erabiltzen ez direnak.
7.º Nekazaritza eta abeltzantza, ekonomi eraketa orokorraren arabera.
8.º Baso eta oihan onurak.
9.º Ingurumena zaintzearen gestioa.
10.º Erkidego Autonomo barneko ur indar, ubide, eta erregadio aitzinasmo, eraikitze eta erabiltzeak; metal-urak eta ur beroak.
11.º Itsas bazterreko arrantza, itsaskikintza, arrainzaintza, ehiza eta ibai-arrantza.
12.º Lurralde mailako feriak.
13.º Estatu osorako ekonomi plangintza barnean, Erkidego Autonomoaren ekonomi aurrerakuntza bultzatzea.
14.º Eskulangintza.
15.º Erkidego Autonomoarentzat interesdun diren museo, biblioteka eta musika kontserbategiak.
16.º Erkidego Autonomoarentzat interesgarri den oroigarri ondarea.
17.º Kultura eta ikerkuntza bultzatzea eta dagokionean, Erkidego Autonomoaren hizkuntza irakastea.
18.º Bere lurralde barrutian turismoa bultzatu eta eratzea.
19.º Kirolgintza bultzatu, eta aisia betegarri egokiak aurkitzeko.
20.º Gizarte Laguntza.
21.º Osasun eta garbidura zerbitzuak.
22.º Bere egoitzak eta instalazioak zaintzea. Lege organiko baten arabera bertako ertzainen zerbitzua antolatzea.
2. Bost urte igaro ondoren Estatutua aldatuz. Erkidego Autonomoek bere eginkizunak zabal ditzakete Konstituzio honen 149. artikuluan dion eran.

149. artikulua

1. Estatuari dagozkio ondorengo alor hauek:
1.º Edozein espainolek dituen eskubide eta Konstituzioak ematen dizkion eginkizunak betetzeko beharrezkoa den egoera arautzea.
2.º Naziotasun barneraldatze, immigrazio, emigrazio eta ihesleku arazoak.
3.º Nazioarteko harremanak.
4.º Defentsa eta Indar armatuak.
5.º Justizi-administrazioa.
6.º Salerosketa, zigor eta presondegietako legegintza; auzitegietako legegintza, Erkidego Autonomoetan bere-berea duten legeriaren berezitasunak salbu.
7.º Lanekiko legegintza Erkidego Autonomoen alor honetan izan ditzazketen eginkizunak salbu.
8.º Zibil legegintza edo bestelako zuzenbide bereziak diren tokietan, Erkidego Autonomoek hauek gordetzeko, aldatzeko edo aitzinatzeko duten eskubidea salbu. Beti arau juridikoen aplikapen eta eraginkortasunari dagozkion erregelak, ezkontzarekiko erei dagozkien harreman juridiko-zibilak, Erregistro eta Izkribu publikoen eraketa, Kontratuetako betebeharren oinarriak, lege arteko eztabaida konpontzeko arauak, zuzenbidearen iturburuak finkatzea, azken kasu hontan Foru erregimen edo Zuzenbide berezien arauak errespetatuz.
9.º Industria eta intelektual jabego legegintza.
10.º Aduana eta mugasari erregimena; eta kanpoarekiko merkatalgoa.
11.º Dirugintza, dibisak, diru aldaketa eta bihurgarritasunak; kreditu, banku eta Asegurantza eraketa oinarriak.
12.º Pisu eta neurri legegintza; eta ordu ofiziala erabakitzea.
13.º Ekonomi eragintza, plangintza orokorraren oinarriak eta koordinaketa.
14.º Hazienda Orokorra eta Estatuaren Zorra.
15.º Zientzia eta Teknika mailako ikerkuntza bultzatzea eta koordinatzea.
16.º Kanporako Osasun Zerbitzua: Zerbitzuon oinarritze eta koordinaketa. Botikarekiko legegintza.
17.º Giza Asegurantzaren oinarrizko legegintza eta ekonomi erregimena, Erkidego Autonomoek alor hontan duten esku-hartzea salbu.
18.º Administrazio Publikoaren legegintza oinarriak, eta funtzionarien arautegi erregimena, beti arau hauetan administratu guztiak era berean tratatuz; administrazio prozedura orokorra, beti Erkidego Autonomoen berezitasunak salbu; nahitanahiezko desjabetze legegintza; administral kontzesio eta kontratuei buruzko legegintza eta administrazio publiko orokorren erantzukizun era.
19.º Itsasarrantza, Erkidego Autonomoei alor hontan ematen zaizkien ahalmenak salbu.
20.º Itsas-garraioa eta itsasuntzien banderak, itsasbazterreko argitze lana, interesgarri diren itsas-portu eta aireportu; aire espazio, ibilaldi eta garraioen kontrola, meteorologi albiste eta aireuntzien matrikulapena.
21.º Erkidego Autonomo baten mugaz kanpoko trenbide eta lehor garraioa; komunikabide erregimen orokorra; trafiko eta motordun guztien antolaketa; posta eta telekomunikabidea, aire edo itsas-azpiko kable komunikabideak eta irrati komunikabidea.
22.º Erkidego Autonomo baten mugaz kanpo dauden uren legegintza, eraketa, eta baimena eta beste Erkidego bat ukitzen dituzten indar instalazioak onartu edo indar elektrikoa kanpora bidaltzea.
23.º Ingurumenarekiko oinarrizko legegintza; ingurumena zaintzeko Erkidego Autonomoek har ditzaketen erabaki gehigarriak salbu. Baso, oihan eta ganadu bideei buruzko oinarrizko legegintza.
24.º Denen onerako diren Herri Lana, Erkidego Autonomo bat baino gehiago ukitzen badute.
25.º Mea eta energi erregimenerako oinarriak.
26.º Su-armagintza eta lehergailugintza, eta salmenta edukitze eta erabiltzea.
27.º Prentsa, irrati eta telebistaren erregimenerako oinarri araua eta orokorki giza komunikabide guztiena, alor hontan Erkidego Autonomoek izan dezaketen ahalmena salbu.
28.º Espainiako kultur, arte, eta oroigarri ondarea, jagotea, kanporatu edo indarrez ez harrapatzeko; Estatuaren museo, biblioteka eta artxiboak, Erkidego Autonomoek izan dezaketen ahalmena salbu.
29.º Asegurantza publikoa, lege organikoaren arabera eta Erkidego Autonomoen estatutuak jarraikiz sor daitezkeen ertzaintza ahalmenaz salbu.
30.º Akademi edo Profesional mailako titulua eskuratzeko, beharrezko diren baldintzak, emate edo onartzeko eraketa eta Konstituzio honen 27. artikulua eratzeko behar diren oinarrizko arauak, botere publikoak alor hontan duen betebeharra bete ahal izateko.
31.º Estatu mailako estatistika.
32.º Erreferendum bidez, herri kontsulta egiteko deiaren baimena.
2. Erkidego Autonomoek izan dezaketen ahalmenez kanpo, Estatuak bere funtsezko eginkizun eta betebehar bat bezala hartuko du kultur zerbitzua, eta Erkidego Autonomoen arteko kultur harremanak erraztuko ditu.
3. Konstituzio hontan zehazki Estatuari atxeki ez zaizkion eginkizunak eta beraien Estatutuen arabera Erkidego Autonomoen betebeharrak gertatuko dira. Autonomi Estatutuak bereganatu ez dituen eginkizunak Estatuaren betebehar gertatuko dira eta auzi garai bate-tan Estatuaren legeak nagusituko dira Erkidego Autonomoen gainetik, hauek espreski bereganatu ez duten alor guztietan. Dena dela
Estatu mailako Zuzenbidea, Erkidego Autonomoen zuzenbide osagarri izango da.

150. artikulua

1. Gorte Orokorrek Estatu mailako eginkizunetan eman diezaiokete Erkidego Autonomo bati edo guztiei Estatu mailako legearen oinarri, funts eta jarraikideen arabera legegintzarako ahalmena. Auzitegien ahalmenaz kanpo, lege ereduak zehaztuko du Erkidego Autonomoek emandako legeak kontrolatzeko Gorte Orokorrek jarraituko duten bidea.
2.
Estatuak lege organiko baten bidez Erkidego Autonomoen esku utz dezake berari dagozkion eta aldagarri gertatzen diren zenbait eginkizun. Arazo bakoitzean legeak aurrez ikusi behar ditu diru iturri aldaketa eta Estatuak bere esku gordetzen dituen kontrolbideak.
3. Hiritar guztien ondasunak hala eskatzen duenean, Estatuak eman ditzake lege batzu Erkidego Autonomoek jarritako legeak armonizatzeko nahiz eta legeok hauen esku dauden gaiak arautu. Gorte Orokorrei dagokien Ganbara bakoitzeko gehiengo absolutu baten bidez, behar horren neurrira.

151. artikulua

1. Konstituzio honen 148. artikuluaren bigarren zatian aipatzen diren bost urteak ez dira igaro behar, Autonomi prozesua 143
artikuluak jartzen duen epean, Diputazio edo Irla arteko Erakundeez gain probintzia bakoitzeko hauteskunde zerrendaren gehiengoa osatzen duten udaletan lautik hiruk onartzen dutenean, eta lege organikoaren arabera probintzia bakoitzean boz-emaile gehiengo absolutuak eta erreferendumaren bidez birresten duenean.
2. Aurreko artikuluaren arabera, Estatutua egiteko prozedura hauxe dateke:
1.º Gobernuak Autonomia nahi duten lurraldeetako Diputatu eta Senatoreak deituko ditu, biltzarra sortu eta Estatutua egin dezaten, biltzarkide gehiengo absolutuak onartuz.
2.º Parlamentarien biltzarrak Estatutu proiektua onartuz gero, Kongresuko Konstituzio batzordearengana bidaliko da, eta batzorde honek hurrengo bi hilabeteetan, biltzarkide batzuren laguntzaz aztertuko du, erabateko moldaketa burutzeko.
3.º Akordio batetara helduko balira, delako testua Erreferendumaren bidez bozkatua izan beharko du, Estatutu proiektuko lurralde barrutian dauden probintzietan.
4.º Probintzia bakoitzean, emandako balio duten bozen gehiengoak onartua bada, Estatutu proiektua Gorte Orokorretara bidaliko da. Bi Ganbara osoek bildurik bere birrespena eman beharko diote.
Estatutua onartua izan ezkero, Erregeak izenpetuko du eta lege bezala jakin araziko da.
5.º Zenbaki honen bigarren zatian aipatzen den akordioa lortzen ez bada, Estatutu proiektua Gorte Orokorretan aitzinlege bat bezala tramitatuko da. Gorteek onartzen duten aitzinlege hori Erreferendum bidez bozkatua izango da, Estatutu proiektuko lurralde barrutian dauden probintzietan. Probintzia bakoitzeko baliodun bozen gehiengoak onartua bada, aurreko zatian aipatu den eran jakin araziko da.
3. Aurreko 4. eta 5. zatietan aipatu bezala, Estatutu proiektua probintzia batetan edo gehiagotan ez onartzeak ez du esan nahi, besteetan Erkidego Autonomi hori ezin denik sortu, artikulu honen lehen zatian esaten den lege organikoaren arabera.

152. artikulua

1. Aurreko artikuluaren arabera onarturiko Estatutuetan, Autonomiadun Instituzio eraketa biltzar legegile batetan oinarrituko da, Biltzar hau bozketa orokor baten bidez aukeratua izango da, bertan proporzionalki lurralde osoko eskualde guztietako ordezkariak izanik; Administrazio eta Eragile boteredun Gobernu Kontseilu bat eta Biltzarrak aukeraturiko eta Erregeak izendaturiko lehendakari bat, Gobernu Kontseiluaren zuzendari bezala, Erkidegoaren Ordezkari Nagusia izango dena eta bertan Estatuaren ordezkari arrunta. Lehendakariak eta Gobernu kontseilukideek biltzarraren aurrean erantzukizun politikoa izango dute.
Erkidego Autonomoetan tokiko auzi eraketaren gailurra goi mailako Justizia Auzitegi Nagusi bat izango da, Auzitegi Gorena delakoaren agintea errespetatuz. Erkidego Autonomoen Estatutuetan lurralde auzitegi eraketaren zatikatze baldintzak eta erak jar daitezke, Auzi Boterearen lege organikoak dioenarekin batera eta honen batasuna eta askatasunaren arabera.
123. artikuluan esandakoaz gain, auziaren prozesu maila desberdin guztiak, lehen mailan hasitako Erkidego Autonomoaren lurralde berbereko auzitegi erakundeetan amaituko dira.
2. Estatutuak behin izenpetu eta jakin arazi ondoren, bertan jartzen diren aldabideak jarraikiz bakarrik alda daitezke, eta Hauteskunde zerrendetan sarturik dauden boz-emaileen artean Erreferenduma eginaz.
3. Mugakide diren Udalak elkartuz Estatutuak lurralde zatiketa bereziak sor ditzakete, nortasun juridikoa izanik.

153. artikulua

Erkidego Autonomoek egiten dituzten ekintzen kontrola eramango dute:
a) Lege indarrez emandako arauen Konstituzionaltasunari buruz, Konstituzio Auzitegiak.
b) Estatu Kontseilua entzun ondoren, 150. artikuluaren 2. zatiaren arabera aldatu zaizkion ekintzetan, Gobernuak.
c) Administrazio Autonomoaren eta haren erregela arauak kontentzio administrazio auzitegiak.
d) Ekonomi eta Aitzinkontuak Kontu Auzitegiak.

154. artikulua

Erkidego Autonomoen lurraldeetan Estatuaren administrazioa, Gobernuak izendaturiko ordezkari batek eramango du eta bidezkoa denean, erakundearen administrazioaz koordinatuko.

155. artikulua

1. Erkidego Autonomo batek Konstituzio edo bestelako legeek ezarritako eginkizunak beteko ez balitu, edo Espainiako ongitasunaren aurka astun jokatuko balu, Gobernuak Erkidego Autonomoaren Lehendakaria deituz, eta honek erantzun ezik, Senatuaren gehiengo absolutua lortu ondoren, onarturiko eginkizunak nahitaez betetzera bortxatzeko edo ongitasun orokorra lortzeko beharrezko diren erabakiak har ditzake.
2. Goragoxe aipaturiko erabakiak betetzeko, Erkidego Autonomoen agintari guztiei behar diren azalpenak emango dizkie Gobernuak.

156. artikulua

1. Erkidego Autonomoek bere eginkizunak bete ahal izateko ekonomi askatasuna izango dute, Estatu mailako Hazienda eta espainol guztien arteko solidaritatearen koordinaketa oinarrien arabera.
2. Erkidego Autonomoek Estatuaren lankide edo ordezkari izan daitezke zergak biltzeko, gestionatzeko eta likidapenak egiteko, Estatutuen eta legeen arabera.

157. artikulua

1. Erkidego Autonomoen diru iturriak izango dira:
a) Estatuak osorik edo zatika utzitako zergak, Estatu mailako zergei gehitutakoa eta Estatuak emandako beste diru iturri batzu.
b) Bere zerga propioak, tasa eta zerga-emaitza bereziak.
c) Lurralde arteko diru multzotik egindako aldaketak eta Estatuaren Aitzinkontu orokorreko beste zenbait egokiera.
d) Bere ondasunen hobariak eta Zuzenbide Pribatuko emaitzak.
e) Kreditu erabileraren emaitzak.
2. Erkidego Autonomoek ezin izango dute bere mugaz kanpoko ondasunen kontura zergarik jarri edo zerbitzu eta salkarien zirkulapen aske bat behaztopa dezaketenak.
3. Lege Organiko baten bidez aurreko lehen sailean aipaturiko ekonomi ahalmenak sor ditzaketen auziak argitzeko arauak eta Estatu eta Erkidego Autonomoen arteko ekonomi harremanak muga daitezke.

158. artikulua

1. Estatuko Aitzinkontu Orokorretan Erkidego Autonomoentzat egokiera bat eman daiteke aldatu zaizkion zerbitzu eta eginkizunen neurrian eta Estatu osoko oinarrizko zerbitzu publikoak beteko diren ziurtasunean.
2. Lurralde arteko ekonomi desegokierak zuzentzeko asmoaz eta solidaritate bat sortzeko konpentsazio diru multzo bat sortuko da, inbertisio gastuak ordaintzeko eta diru multzo hau Erkidego Autonomo eta behar den probintzien arteko banaketa guzti hau, Gorte Orokorrek eginez.

IX. TITULUA

Konstituzio Auzitegiaz

159. artikulua

1. Konstituzio Auzitegia Erregeak izendaturiko hamabi lagunek osatzen dute; Lau Biltzarkideen artean Biltzarrak aukeratuak, bostetik hiruren gehiengoaz; Lau Senatukideen artean Senatuak aukeratuak, bostetik hiruren gehiengoaz; bi Gobernuak aukeratuak eta bi Auzi botereak Kontseilu Orrokorrak aukeratuak.
2. Konstituzio Auzitegiko Epailariak, Magistratu, Fiskal, Unibertsitate irakasle, Administrazio funtzionari eta abokatu artean izentatuak izango dira, hamabost urtez profesional lanean arituak eta lan hortan prestuak direla erakutsi dutelarik.
3. Konstituzio Auzitegiko Epailariak bederatzi urtetarako izendatuak izango dira, eta hiru urtero hiruren bat aldatuko da.
4. Konstituzio Auzitegiko Epailariak ezin izango dira izan: Ordezkotasun agintedunak, Administrazio eta politika karguduna, Alderdi politiko edo sindikal batetako zuzendaritzakoak eta beraien lankideak; Epaile edo Fiskal edo edonolako profesional edo merkatal lana egiten dutenak. Bestelakoetan Konstituzio Auzitegikideek Auzi botereko judizialeko talde bateraezintasun berbera izango dute.
5. Konstituzio Auzitegikideak independienteak izango dira eta bere agintearen ihardueran aldaezinak.

160. artikulua

Konstituzio Auzitegiko lehendakaria Auzitegiko taldekideen artean aukeratua eta Erregeak hiru urtetarako izendatua izango da.

161. artikulua

1. Konstituzio Auzitegiak Espainia guztia du bere eskuera eta gai da:
a) Lege eta lege bezala erabakitako edozer Konstituzioaren kontra dagoela erabakitzeko. Lege bezala erabakitako arau bat Konstituzioaren kontra dagoela esan ondoren eta Jurisprudentziak horrela ulertu, lege hau ukitzen du, baina emandako epaia edo epaiek ez dute epaitutakoaren balioa galduko.
b) Konstituzioaren 52. 2. artikuluan onartzen diren eskubideen bortxapen kontrako baliakizuna egiteko, legeak jartzen dituen kasu eta eratan.
c) Estatu eta Erkidego Autonomoen arteko auzietan edo azken hauen arteko auzietan.
d) Konstituzioak edo lege organikoak iratxekitzen dizkion beste gaietan.
2. Konstituzio Auzitegira bidal ditzake Gobernuak Erkidego Autonomoen edozein erabaki edo arau. Auzitegira eramandako edozein erabaki edo arau etenaldi batetan sartzen da baina auzitegiak hurrengo bost hilabeteetan nahitaez birretsi edo kendu egin beharko dio etenaldi hori.

162. artikulua

1. Legeztaturik daude:
a) Konstituzioaren aurkako salakuntza egiteko, Gobernu Lehendakaria, Herriaren defendatzailea, 50 Diputatu, 50 Senatore, Erkidego Autonomoen Erakunde eragile kolegiatua eta behar denean haien Biltzarrak.
b) Babes baliakizuna eskatzeko, edozein pertsona edo lege norta
sun duen edozein elkarte da gai, bidezko den eskubidea aipatuz, bai eta herriaren defendatzailea eta Fiskal Ministeritza ere.
2. Gainerako kasuetan, lege organikoak erabakiko du zein pertsona edo legezko erakunde den gai.

163. artikulua

Prozesu batetan Auzitegi erakunde batek lege bezala emandako araua Auzi batetan erabilgarri dela erabaki dezake, eta lege hori Konstituzioaren aurka dagoela uste badu, orduan legeak jartzen dituen baldintza, era eta ondorioa jarraikiz, Konstituzio Auzitegira eramana izango da eta inolaz ere ez da izango etenaldi bat sortzekoa.

164. artikulua

1. Konstituzio Auzitegiko erabakiak «Boletín Oficial del Estado» delakoan argitaratuko dira eta baleude, boz partikular eta guzti. Argitaratutako biharamunetik erabakitako balioa dute eta ezin izango da jaso baliakizunik haren aurka. Lege edo lege bezala emandako araua Konstituzioaren aurka dagoela adierazten dutenak, eta eskubide subjetibo baten balioa ez dutenak, denen aurrean azken erabaki bezala dira.
2. Erabakiak bestelakorik esaten ez duen bitartean, Konstituzioaren aurka ez dauden beste zatiek indar guztia dute.

165. artikulua

Lege organiko batek arautuko du Konstituzio Auzitegia, bere taldekideen egoera, Auzi garaietako prozedura eta baliakizunak egiteko baldintzak.

X. TITULUA

Konstituzioaren aldaketaz

166. artikulua.

Konstituzioa aldatzeko iniziatiba erabili ahal izango da 87. artikuluaren 1. eta 2. ataletan jartzen duen kasuetan.

167. artikulua

1. Konstituzioa aldatzeko proiektuak Ganbara bakoitzeko bosteko hiruk onartu beharko ditu. Biotan akordiorik ez baldin bada, lortzeko ahaleginduko da Diputatu eta Senatoreen batzorde konposaketa berdina sortuz, beronek testu bat aurkeztuko du biltzarreak eta Senatuek botatuko dutena.
2. Goiko apartatuko prozeduraz onartzea ez baldin bada lortzen, eta testuak Senatuko gehiengo absolutotik baiezko botua lortu izan baldin badu, biltzarrak hirutik bik aldatzea onar dezake.
3. Gorte Orokorrek aldatzea onartuz haren berretsipenerako erreferendumera mendeko da honela eskatzen denean, hura onartzeko hurrengo hamabost egun barruan, edozein Ganbarako kideen hamargarren zatia.

168. artikulua

1. Konstituzioaren berrikuste osoa edo zatikakoa proposatzen denean, aurreko Titulua, bigarren kapitulua, I. Tituluko lehen Saila, edo II. Titulua ikutuz, printzipioaren onartzera joko da Ganbara bakoitzeko hirutik bi, eta Gorteen berehalaxeko deuseztatzera.
2. Hautaturiko Ganbarek berretsi beharko dute erabakia eta testu Konstituzional berriaren estudioetan ihardun, hau Ganbara biotako hirutik bik onartua izan beharko du.
3. Gorte Orokorrek aldatzea onartuz, honen berretsipenerako erreferendumera mendu beharko da.

169. artikulua

Ez da egingo Konstituzioaren aldaketarik gerratean edo 116. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat gertatzen denean.

DISPOSAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Konstituzioak babestu eta onartzen ditu forudun lurraldetako eskubide historikoak.
Forudun erregimenaren gaurkotze orokorra, dagokionean, Konstituzio eta Autonomia Estatutuen barnean egingo da.

Bigarrena

Konstituzio hontako 12. artikuluko adinez nagusitasunaren deklarapenak ez ditu kaltetan egiten Zuzenbide Pribatu inguruneko, eskubide foraletan babestutako egoerak.

Hirugarrena

Arkipielago Kanariarren erregimen ekonomiko eta fiskalaren aldaketak Erkidego Autonomoaren aurrez ikusitako txostena eskatuko du edo behin-behineko organo autonomikoarena.

Laugarrena

Erkidego Autonomoetan Lurralde Audientzia bat baino gehiago daudenetan, Autonomia estatutuek daudenak iraun ditzakete, beraien artean konpetentziak banatuz, beti auzi botereko lege organikoan aurreikusitakoaren arabera eta honen batasun eta independentziaren barnean.

BEHIN- BEHINEKO ERABAKIAK

Lehena

Behin-behineko autonomia erregimena duten lurraldeetan, haien goiko organo kolegiatuek, beren kideen arteko gehiengo absolutua jasoz, hurrengo iniziatiba hau alda dezakete, hots, 143. artikuluko 2. atalak Diputazio Probintzial edo dagozkien iristako organo, artekoei ematen die.

Bigarrena

Lehenago baiezki autonomia estatutu proiektuak plebizitatu zituzten lurraldeek eta Konstituzio hau aldarrikatzen denerako, behin-behineko autonomia erregimenez kontatzen dutenek berehalaxe joka dezakete 148. artikuluko 3. atalean, aurreikusten den arabera; honela gehiengo absolutua akordatzen dutenean goren organo preautonomiko kolegiatuek Gobernuari adieraziz. Estatutu proiektua, 151. artikuluko 2. zenbakian ezartzen denaren arabera elaboratuko da, preautonomiko organo kolegiatuaren deiaz.

Hirugarrena

Prozesu autonomikoaren iniziatiba, 143. artikuluko 2. atalean aurreikusitakoa, Korporazio Lokal haien kideengandik ondorio guztiez atzeratua ulertzen da, lehen hauteskundeak egin arte Konstituzioak dirauenetik.

Laugarrena

1. Nafarroaren kasuan eta berau Eusko Kontseilu Nagusian edo ordezkatuko duen euskal autonomia erregimenean sartzeaz, Konstituzioko 143. artikuluak ezartzen duenaren ordez, iniziatiba Organo Foral konpetenteari dagokio; beronek erabakiko du hura osotzen duen kideen gehiengoaren erabakiz. Aipatutako iniziatibaren baliotasunerako beharko da, gainera, Foru Erakundeari erabakia berretsi ahal dakioke erreferendumez espreski hontarako bileraziz, eta emandako baliodun botuen gehiengoak onartua.
2. Iniziatibak ez balu aurrera joko hura bakar bakarrik birsor daiteke Foru Erakunde konpetentearen aginte garaitik kanpo, eta gehien jota, 143. artikuluan ezartzen den epe gutxiengoa igaro ondoren.

Bostgarrena

Ceuta eta Melilla hiriak Erkidego Autonomikoetan era daitezke bertako Udalek honela erabakitzen baldin badute, beraien kideen gehiengo absolutuak hartutako akordioaren arabera eta Gorte Orokorrek baimendu lege organiko baten bidez, 144. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Seigarrena

Biltzarreko Konstituzio Batzordera estatutu proiektu ezberdin batzu igortzerakoan, sarrera ordenan erabakiko dira, eta 151. artikuluan dioen bi hilabetetako epea zenbatuko da, Batzordeak proiektu estudioa edo elkarren segidan ezagututako proiektuak bukatzetik.

Zazpigarrena

Behin-behineko erakunde autonomikoak hurrengo kasuotan deuseztatuak izango dira:
a) Autonomia Estatutuak Konstituzio honen arabera onartutakoak, ezartzen dituzten organoek eratzerakoan.
b) Prozesu autonomikoaren iniziatiba balizkoak aurrera jotzen ez duenean 143. artikuluan aurreikusitako baldintzak bete ez direlako.
c) Organismoak lehen behin-behineko erabakiak aitortzen dion eskubidea ihardun ez balu hiru urtetako epe barruan.

Zortzigarrena

1. Konstituzio hau onartu duten Ganbarek bereganatuko dituzte, hark funtzionatzen duenetik, bertan arauzki biltzar eta Senaturako markatzen diren funtzio eta konpetentziak, eta guzti hauen aginteak 1981eko Ekainetik aurrera ez du baliorik izango.
2. 99. artikuluan ezarritako ondorioez Konstituzioaren aldarrikatzea balizko Konstituzionala bezala kontutan hartuko da haren aplikapenera bideratuz. Hontarako, aipatutako aldarrikatzetik hogeita hamar eguneko epe bat irekiko da artikulu hartan erabakitakoa betetzeko.
Epe hontan, oraingo Gobernu Lehendakariak, Konstituzioak kargu hontarako ezartzen dizkion betebehar eta konpetentziak bereganatuz aukera egin dezake 115. artikuluak aitortzen dion ahalmenaz baliatzeko, edo laga uztearen bidez 99. artikuluan ezarritako betetzerako, azken kasu hau 101. artikuluko 2. atalean aurreikusitako egoeran geraturik.
3. Deuseztatze kasuan, 115. artikuluan aurreikusitakoaz, eta 68. eta 69. artikuluetan aurreikusitakoa aurrera legalki ez baldin bazen eraman, hauteskundeetan lehenagoz dirauten arauen aplikapenerako izango da, salbuespen bakarra hautaezintasun eta elkartezintasunei dagokiena izanik zuzenki aldarrikatuko da Konstituzioaren 70. artikuluan 1. ataleko «b» letraren bigarren etenean aurreikusitakoa, eta era
berean, bertan botu emateko adinaz erabakitakoa eta 69. artikuluko 3. zenbakian ezarritakoa.

Bederatzigarrena

Konstituzio Auzitegiko kideak lehenez hautatu ondorenetik hiru urtetara, zozketaren bidez bertako lau kideen talde bat izendapenerako utzi eta berriztatu behar den hautagai etorki berdineko. Bakarrik ondorio hauetarako ulertuko da Gobernuaren proposamenez hautaturiko bi etorki berdineko kideez eta Auzi Botereko Kontseilu Orokorreko formulatik datozenak taldeturik. Era berdinez, aldarrikatuko da hiru urte igaro ondoren, goiko zozketak eragin gabeko talde bien artean. Ordutik 159. artikuluko 3. zenbakian ezarrita.

DISPOSAPEN DEROGATZAILEA

1. 1977ko Urtarrilaren 4ko legea aldatze politikarako derogaturik geratzen da, lehenago aipatutako legeagatik ez baldin bada derogatua izan, hots, 1958ko Maiatzaren 17ko Mugimenduko Oinarrizko Printzipioa, 1945eko Uztailaren 17ko Espainolen Forua, 1938ko Martxoaren 9ko Lanarena, 1942ko Uztailaren 17ko Gorteetako Lege Konstitutiboa, 194(7)ko Uztailaren 26ko Buruzagitzaren oinordekoa. Guztiok 1967ko Uztailaren 10eko Estatuaren Lege Organikoak aldaturik eta era berean azken hau eta 1945eko Urriaren 22ko Erreferendum Nazionalarena.
2. Inolako iraupenik gorde ahal baldin badu, 1839ko Urriaren 25eko legea, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziei dagokiona, behin betiko derogaturik kontutan hartuko da.
Era berdinean 1876ko Uztailaren 21eko legea behin-betiko derogaturik geratuko da.
3. Era berean derogaturik geratzen dira Konstituzio honen aurka dauden disposapen guztiak.

AZKEN DISPOSAPENA

Konstituzio hau «Estatuko boletin ofizialean» testu ofiziala argitaratzen den egun beretik funtzionamenduan sartuko da. Espainiako beste hizkuntzetan ere argitaratuko da.
 
 

ESPAINIAKO KONSTITUZIOA

ESPAINIAKO KONSTITUZIOAREN 13. ATALEKO 2. AZPIATALAREN ALDAKETA

GORTE OROKORREK DIPUTATU-BILTZARRAREN 1992.EKO UZTAILAREN 22KO ETA SENATUAREN 1992.EKO UZTAILAREN 30EKO OSOKO BILKURETAN ONARTUAERREGEK 1992.EKO ABUZTUAREN 27AN SENDEBIA

Espainiako Konstituzioaren 13. ataleko 2. azpiatalaren aldaketa. EKO ABUZTUAREN 27AN SENDEBIA

Zioen Adierazpena

Espainia Europako Elkarteetan sartu zen une beretik, Gorte Orokorrek, apurka-apurka, espainiako lege-eta politika-errealitatea eta Europa izango dena erakundetzeko historia-mailako aldaketa urraskide izan daitezen arau-tresna egokiez jantzi dute lege-araubidea.

Europako Batasunaren mailakako garapeneko eta finkatze hazkorreko aribide horren esparruan Espainia barruko zuzenbideari dagokionez jasoera eraginkorra izan duena, Espainiako Konstituzioaren 93, atalak ekarri duen gaur eguneko ikuspegiari esker , Diputatuen Kongresoak eta Senatuak, Maastricht-eko bileraren aurregunetan, erabaki bana onartu zuten historia-mailako aribide horretan eragoteari biziki hats emanez. Erabaki horien eduki zabalen artean, hasikinetan dagoen <Elkarteko herritasuna> erakundetzearen alde Gorte Orokorrek emandako baiezko borobila aipatzekoa da orain

Izan ere, Europako Batasunaren Itunearen G, C atalean idazkera berria proposatu da Europako Elkartearen Eratze-Itunearen 8 B ataleko lehen azpiatalerako. Bertan ezarrita dagoenez, Batasuneko herritarrak, herritar ez den Elkartekidean bizi denean, bizi den estatuko udal hauteskundeetan hautesle eta hautagai izateko eskubidea dauka; eta hori estatu horretako herritarren baldintza beretan. Hala ere, Espainiako Konstituzioaren 13.2 atalak, udal hauteskundeetan atzerritarrak botoa emateko eskubideaz baliatzeko erizpideak finkatzen dituenak alegia, ez du aipatzen botoa hartzeko eskubiderik.

Arau bi horiek elkarren aurka egon litezkeela konturatuta eta horrek sortzen zituen balio-zalantza zentzuzkoez jabetuta, Estatuko Gobernuak, 1992ko apirilaren 24eko bileran, Konstituzio-Auzitegiari, Konstituzioaren 95.2 atalean jasotako bidetik, kontrakotasun hori dagoen ala ez dagoen, behartzeko indarrez, esan zezala eskatzea erabaki zuen.

Konstituzio-Auzitegiak, Gobernuaren eskariari erantzunez, Europako Ekonomia-Elkartearen Eratze-Itunearen 8 B ataleko lehen azpiatal berria izango den horretan ezarritako araua, Europako Batasunaren Itunean idatzita geratuko litzatekeen bezala, Konstituzioaren 13.2 atalaren aurkakoa dela adierazi du, hain zuzen Espainiako herritar ez diren Europako Batasuneko herritarrek udal-hauteskundeetan botoa hartzeko eskubidea aitortzeari dagokionean; eta, era berean, abenikozko arau hori Konstituzioari egokitzeko jardunbidea estatu-lege nagusiaren 167. atalean ezarritakoa dela.

Itunea berrestea, besteak beste, bihar-etziko Europako herritasuna hezurmamitzeko lehen urratsa izango litzateke eta, beraz, Konstituzio-arau hori aurrez aldatzea eskatzen du. Gorte Orokorrak, ondorioz, Konstituzioaren 167. atalak ematen dien azkenburuko konstituziogintza-ahalmenaz baliatu beharrean daude Espainiako lege-araubidea Espainian bizi diren Elkarteko herritarrek udal-hauteskundeetan botoa hartzeko eskubidea izateari buruzko arauez hornitu ahal izateko.
Legebiltzarreko indar politikoak, Gorte Orokorretan Espainiako herriaren ordezkari direnak, bata bestearengandik aldentzen dituzten ezberdintasun bidezkoak gora-behera, Konstituzioa egitean nagusi izan zen eta Espainia Europako Elkartean satzeaz eta berorren baitan izan beharreko jarreraz hartutako legebiltzar-erabakietan etengabeko jarraibide izan den adostasun-hatsapenari eusteari garrantzia eman diote proposatzaileek.

Oraingoa bezalako abagunean, Konstituzioko erabakia eta Europako erabakia batzen diren honetan, adostasun politikoaren hatsapen hori nabarmentzeak oso mesedegarria dirudi. Egin beharreko aldaketaren itxurazko txikitasunak ez bait du estali behar Konstituzioaren benetako aldaketa denik, Europako Batasunaren espiriturako ondorio luze-zabalak dituen erabakia dakarren aldaketa alegia.

Atal bakarra
Espainiako Konstituzioaren 13. ataleko 2.

azpiatala honela idatzita geratuko da:

<23. artikuluan aitortzen diren eskubideen jabe espainiarrak baino ez dira, udal-hauteskundeetan botoa emateko eta hartzeko eskubideari buruz, elkarrekikotasun-erizpideei jarraiki, itunez edo legez ezar daitekeenaren mendean.>

Azken erabaki bakarra

Espainiako Konstituzioaren 13. ataleko 2. azpiatalaren berrikuntza hau Estatuko Agintaritzaren Aldizkarian testu ofiziala argitaratzen den egun berean hasiko da indarrean. Espainiako gainerako hizkuntzetan ere argitaratuko da.